2013/01/16


2013/01/16 Lorea



Hau da hau egualdixa! Laister igerixan atera biharko ga! Aste hau oso gogorra izango da entrenatzen zabizten guztiondako. Euri jasa honek ez dau asko laguntzen, gainera, erreka alde guztiak nahiko arriskutsu daela be uste dot. Gimnasixua izango da irtenbidia egun honetan nahiz eta oso guztoko ez izan (neretzat behintzat oso aspergarrixa da). Horretaz gain, egun batzutan be mendixak lokatzez lepo egongo dia eta horrek ez dau entrenamentua bape errazten. Nik hemendik animo pila bat bidali nahi dotzuet guztioi, eta ez egualdixa eta ez lokatzia ez deixiela izan aitzakixa etxian gelditzeko. Aurtengo denboraldixan lenengo etxaflerua botatzeko daola uste dot hile honen bukaera aldian, beraz, badakizue, animo eta gogor!


Zuen zapatilek holako itxuri hartuko dabe hurrengo egunetan