2013/02/18

MAIATZA URRIN DAU!!

Hilabete eta erdi entrenaitten goiaz eta bazan garaixa zelan gauzen ikusteko, oinarte inddako entrenamenduak base  on bat hartzeko izan dia gehixen bat eta ez nekixen oso ondo bide onetik noian ala ez. Helburu horretxekin fan nitzan atzo Antzuolako 8 millia lasterketara, gorputzai estutu on bat emun eta entrenuak ondo doiazen ala ez ikusteko.

 
Holaxe betiko ohitturai jarraittuta,lasterketia baino 3 ordu lenau gosaldu 7:30ak aldian, bartuluak gertatu beste apurtxo bat etzin ohian dana esan bihar bada eta 9:30xak aldera etxetik banoiala ahots batek... " Iokin Maiatza urrin dau eta ez arriesgau"!! ze ondo ezauketan nauen nere onduan beti animaitten eta aguantaitten dakoten Lorek. Ba holaxe Antzuolarutz, aparkau furgua leku onian suertez eta dortsala hartu eta lagunekin berba in ostian 10ak aldera berotzera. Beroketa lar onik inbarik, txor txor txor berriketan eotiatik,holaxe salidara.

Jende asko ezagun asko,Oñatiar pila bat , mutxo rojo de bergara,Hanka luze traileko indumentarixa barrixak gorrixak dia eta de estreno euzen. De repente ... pum!!! kriston petardazua!! Bagoiaz!!

 
 
 1go kma  betiko mouan oso azkar, nahiko ondo urten eta 20. postu inguruan noia. Asko kostaitten xat nere erritmua hartzeia baina bagoiaz. Aldapa tentien ostian llaneau itten du eta hor hasten naiz konturatzen ondiok erritmo altutan llaneaitten juxtu xamar nabilela, 4.km inguruan 17.postu inguruan fango naiz, oinezeko lehenengo tramuak hasten dia eta gustora hartzen dittut.Oinez hasi eta jentia pasaitten hasten naiz 3bat lagun. Irimo aurretik azken aldapa tentietan sufriu eta tontorrera allaitten naiz elur artian. 14.edo noia eta nere terrenua hasten da, jente pilla bat goixan , animuak!! eta elur artian gustora!! 

 Pena eztot aurrian inor ikusten eta bakarrik noia, eztakot erreferentziarik baina gogoz noia aurrera kresterixuan... Halako baten hiru korrikalari aurrian ondo!!  Asier urdanpilleta,Joxe Mendiola Oñatiarrak eta beste korrikalari bat. Lehenengo beste korrikalarixa pasaitten dot baina beste bixak gogor doiaz. Kresterixua bukatu eta oso gertu dakot nere bi herrikidiak, momentu politta elkarren atzetik hiru oñatiar. Jaitsiera definitibuan aurretik igoera motz baina tente bat, asko hurbildu naiz... Lore eta konpañia animuak emuten eta goizeko esaldixakin gogoratu naizen momentua..."Maiatza urrin dau eta ez arriesgau".

Gaina harrapo eta beherantza azken 3-4 km.Asier oso gogor doia eta konturatzen naiz, jaitsiera eztala teknikua baina bai emutekua!! pena bat...

Lokatza haundixa dau eta labankada eta amago pare baten ostian Joxe pasau eta aurrera itten dot.Berriz goizeko esaldixa...   Momentu horretan pentsaitten dot badala garaixa beingoz Loreri kasu pittin bat in eta kontserbadore jokatzeko, erritmua bajau eta azken bi kmak ittera noia, Asier ezta ikusten eta Joxe atzian geratu da, eztakitt postua baina pozik noia, azken kman atzetik korrikalari batek pasaitten dost baina berdin da,oso gustora aittai bostekua emun kontrametan eta metan sartzen naiz.
Lasterketia politta,girua bebai eta antolakuntzari 10 bat!!

Otsaila izateko eta hilabete eta erdi entrenaitten noiala kontuan eukitta pozik geratu naiz, Maiatza urrin dau eta!!