2013/05/31

ZEGAMA AIZKORRIK UTZITAKO BIHARAMUNA

Makina bat parrandak utzi dit buruko min txikiagoa igandeko zegama aizkorrik baino, egunak pasa ditut buruari bueltaka eta galdera bati ezin erantzuna aurkituta. Mourinok esaten zuen bezela , porque? porque?, bai bai ZERGATIK?

 Ez dut ulertzen zer gertatu zitzaidan igandean, zer dela eta agertu zitzaizkidan kalambreak hain azkar, zergatik eduki nituen hain sentsazio txarrak ia hasiera hasieratik. Entrenamendu gogorrak, motzak, luzeak eta era guztietakoak egin ditut, km asko sartu dut asfalto eta mendian abendu bukaeratik hona eta nire bizitzako momento onenean nengoela frogatzen duten gps datu objetiboak ditut, gainera hor daude aurten egindako lasterketa onak, hala nola Mendaroko lasterketan lortutako postu eta denbora ona edo are gehiago esango nuke nik; Arratzu denok dakigun bezela test bikaina izaten da zegamarako, han lortutako denbora 30km 2000mD+  3h. Tirada luzeak ere egin ditut, orduak sartuz mendian.

Baina norbaitek esaten duen bezala eta inguratzen duen guztiarekin eta guztiagatik, ZEGAMA ZEGAMA DA!!

Horregatik nahikoa da!! Hurrengo urtean beste aukera bat izango dut seguruenik , aurreko urteko 4:52 ko denborarekin berriz ere irteera puntuan egoteko txartela ia ziurtatuta dudala uste dut eta.



orain beste abentura batean sartuko naiz,  goierriko 2 haundiak lasterketa daukat begiz jota, nere lehenengo ultra izango da.Lehenengoa izatean motibatzen nauen zerbait da eta horretan jarriko ditut ahalegin guztiak hemendik eta uztailaren 12arte.


Horretarako 3 lasterketa egingo ditut, denak ere Euskal Herritik kanpo. Aldatzeko gogoa dut, nere betiko entrenamendu lekuetatik aldendu eta rutina eta monotoniaren atzaparretatik ihes egitekoa. Hiru lasterketa hauek entrenamendu bezela hartuko ditut, gogorra egiten baita mendian km asko bakarrik egitea eta gainera daukagun eguraldiarekin.

 Asteazkenean jadanik berriz martxan jarri nintzen, bi egunen ostean bizikleta hartu eta rodillo pixkat egin nuen etxean, bai bai etxean ze eguraldi honekin... Aizpuruuu!! Que pasa?? Eguzkia askatuuu!!!






 Egun hauetan zehar 3 lasterketa horiek aurkeztuko dizkizuet ia zer iruditzen zaizkizuen, eta zuen iritzien zain gelditzen naiz!!  idatzi komentarioak lasai asko!!



Lehenengoa Ekainaren 9an izango da, beraz hurrengo astean. Hueskadiko  Guarako mendizerra aldera joango gara, NOCITO herri baketsu eta txikira. 30 biztanle ditu, wikipediaren arabera.


 




 
 
 
INTEGRAL TOZAL DE GUARA
42KM 2900MD+
 
Hona hemen ibilbidearen deskribapena (erderaz) eta bideotxo bat. Ematen duenez tramu tekniko eta dibertigarriz beteta.
 
 
 

Parte de Nocito en dirección Sur, siguiendo el curso del Guatizalema durante 2 km, en continuado descenso por pista hasta la unión con el barranco de la Pillera. A partir de ahí se gira a la izquierda para remontar dicho barranco, cruzando su curso en varias ocasiones. Inevitable mojarse.
Llevados 2 km de barranco una salida por senda a mano derecha marca el inicio del ascenso hacia el collado de Petreñales donde se produce la separación con el recorrido de la carrera clásica del Tozal. Mientras la Clásica gira hacia el Tozal, la Integral desciende hacia las Gargantas de Fabana por una senda limpia y tremendamente rápida. Sólo al llegar a las gargantas hay que reducir la velocidad pues algunos pasos en equilibrio, algunos saltos y la abundante agua dificultan el avance. Tras las gargantas, de nuevo franca senda hasta la ermita de Fabana y, al poco de pasar ésta, desvío a la derecha hacia el Llano de la Carrasca. Desde ahí, comenzará la segunda subida del recorrido hasta la cima de Montidinera. Empinada y sin descanso alguno para, desde su cima, realizar un descenso tan corto como técnico (con algún paso delicado que habrá que equipar) hasta el collado de Lizana, donde comienza la subida a Fragineto, poco o nada “corrible” y con continuos tramos técnicos, incluido el aéreo paso de la Cresta Ronera, donde habrá que extremar las precauciones (máxime si sopla algo de viento)…
Tras la cresta, descenso rapidísimo hacia Petreñales desde donde se realiza la subida al Tozal de Guara por el mismo recorrido que la carrera clásica. Ya desde la cima de la carrera (2077m) se inicia un rápido sube baja siguiendo el cordal de la sierra hasta el collado de Ballemona donde se gira hacia la izquierda para tomar el camino de Bentué. Precioso este tramo en que se desciende, atravesando amplios pastizales siempre con la vista de todo el Pirineo ante nosotros. Aquí se inicia la parte más rápida de la carrera, prácticamente hasta Nocito, pues una senda siempre en descenso y limpia a la perfección nos conduce al enlace con la pista del refugio forestal de Los Fenales para enlazar ahí de nuevo con el recorrido clásico. Sólo un pequeño tramo de ascenso desde el barranco de Abellada supondrá una interrupción en continuado descenso desde Punta Ballemona.
Descrito el recorrido, atendamos al resultado de la cata. Según las conclusiones generales fue el siguiente:
En la fase visual, el paisaje, teniendo en cuenta lo variado durante todo el recorrido, se mostró en toda su plenitud. Cabe esperar que de cara al 9 de junio el verde de las hayas lo enriquezca más aún. Podemos afirmar que los diferentes paisajes que atraviesan esta carrera: Barrancos, bosques, pastizales,… harán las delicias de todos los corredores.
En la fase olfativa, comenzamos por inhalar los aromas "primarios" provenientes de la variedad de plantas en flor, la madera, el suelo húmedo,… para apreciar después los aromas "secundarios", procedentes de ese primer sudor, todavía limpio, de aquellos que te preceden. Pudimos incluso, conforme se sumaron los kilómetros, liberar más aromas llegando a percibir los "terciarios": Ese sudor más revenido, fruto no del primero sino del segundo y tercer ascensos y, sobre todo, esos aromas gastrointestinales, del amigo cuyo nombre omito al que, su complicada noche anterior otorgó un fétido don, poblado de matices, que nos acompañó durante todo el recorrido hasta ser sabiamente descorchado en Nocito... Se dice que una carrera tiene "bouquet" si presenta aromas "terciarios", y está, sabe Dios que los tuvo!!!
 En la fase auditiva, destacar sin duda la inestimable compañía y guía de Javisa con todo el sonido que eso conlleva… Muchos somos los que pensamos que de niño se cayó en una marmita de megáfonos… A lo largo del recorrido hizo gala de su tono-politono e incluso dejó cariacontecido a un francés cuando nos sacaba una foto en la cima de Guara cantándole parte de una jota en lugar de decirle pomme de terre. Javisa, sin duda, eres el más grande!!!
Para finalizar con la cata, en la fase gustativa, probamos cada kilómetro para poder apreciar los cuatro ingredientes básicos de una buena carrera: Desnivel, Kilómetros, Terreno y Recorrido. La conclusión fue la de una carrera "redonda" pues logra un equilibrio entre todos ellos: 2900 D+, 42 km, terreno que alterna tramos rápidos y lentos sin dejar de ser técnicos y un recorrido que nos abre de par en par algunos de los rincones más especiales de la Sierra de Guara, llevándonos por bosques y pastizales a veces más propios del Pirineo o por tramos puramente de sierra caliza, tapizada de bojes, erizones y aliagas.
En definitiva, se dice que una carrera, como un vino, tiene persistencia baja si su sensación en la mente después de haberla realizado no dura más de tres horas. Tiene persistencia media si esta sensación dura entre tres horas y un día, y tiene persistencia alta si su sensación dura más allá del día siguiente. Creo que todos los que pudimos catar la Integral de Guara el pasado sábado, terminamos convencidos que el recuerdo para todos aquellos corredores que se animen, será imborrable.

 
 
 

 
 
 



2013/05/27

ESKERRIKASKO ESKERRIKASKO ETA TXOKOLATEA!!!

Aste guztia pasa dugu zerura begira, azkenean Aizpuruk eguraldi ona enkargatu eta paregabea atera da. Lore, Mare eta hirurok seiak aldera jaiki gosaldu eta bartulo guztiekin han joan gara Zegamara egun on bat pasatzeko asmoz. Astea nahiko urduri pasa dut eztakit zergatik...  beharbada sekula baino hobeto egonda  ondo egiteko gogoz nire  burua gehiegi presionatu dut, eztakit...

Iritsi eta dorsala hartu ondoren betiko lagunekin hitzegiten egon gara.Barre algarak eta ibilbideko txokolatea eta eguraldiari buruzko komentarioak. Bai txokolatea egongo da ibilbidean bai baina merengerik gabe elurrik gabe, atzoko futbol partiduan bezalaxe, merengerik ez. Zenbat poztu nintzen Barça eta Madrid kanpoan geratu zirenean... Ederra atzoko finala!
Berriketak amaituta , aldatu eta berotzera, presaka ... jantzi, dorsala kamisetan jarri, txipa jarri... ia berotzeko astirik ez dut izan.

8:50 irteerara. Aurreskua , musika... kanpaiak eta bagoaz!!!

Erritmoa hartu eta banoa !nahiko gustura noa, denbora erreferentziak garbi dauzkat eta lasai atera naiz, atzetik aurrerako lasterketa egiteko asmoz. Otzaurtera bidean nire inguruan ibiltzen den

Oier Otzaurten1goa. Ke krak Oier!!
jendearekin noa eta horregatik lasai noa.40 minutuan iritsi naiz otzaurtera aurreko urtean baino minutu bat gutxiago,Emilirekin noa, honek Ohiana atzean utzi du.Otzaurteko igoeratxoa jendez lepo!!  im- presionante, Eskerrikasko eta txokolatea, bai lokatza ere ugari.Atabarretara bidean ez noa oso eroso baina denboraz ondo noa eta aurrera egiten dut.Atabarretan aurreko urtean baino minutu bat gehiago tarte hau bi minutu okerrago... Emilirekin noa!! baina hemendik aurrera kitto !! basoan sartu eta nere terrenoan ez noa ondo... patoso, nekatuta bezela,astun... baina benga emango diot buelta pentsatzen dut nire barrurako.Aratzerako igoeran ere ez noa ondo eta iskioak amagoka ditut jadanik... ez dut sinisten. Burua bueltaka...!

 Aratzen tontorra egiten dut aurreko urtean baino 5minutu okerrago eta sentsazioak oso txarrak...beherantza hasi eta geratu egin behar dut iskotibialak gora doazelako!! ez dut sinisten... egin ditudan km pilaren ondoren, egindako lasterketa onen ondoren hau?? 16. kman iskioak igo??  ezin liteke pentsatzen dut.

Zela edo ala sancti spiritura iristen naiz eta Lore arduratuta dago... zer gertatzen zaidan galdetzen dit, eta nik ez noala, kalanbreak ditudala 15.kmtik eta ez noala batere gustora... erlojura begiratu eta aurreko urtean baino 6minutu okerrago puntu honetan baina okerrena ezta denbora, sentsazioak dira.Uztekotan nago.Berak animatu eta amaitzeko esaten dit, disfrutatzeko jendearekin eta bizipen desberdin eta berriak bizitzeko! Konbentzitu egin nau eta aurrera noa!

Sancti spirituko pasilloa inkreible!!  poliki hartzen dut aizkorrirako igoera.Desmotibatuta noa total! konpetitzeko gogo gabe, gorputza estutzeko gogo gabe, jende pila batek pasatzen dit honek eragiten didan desmotibazioa handiagoa da oraindik...txokolate pixkat dago baina merengerik ez! ez dago ia elurrik bota dituenak bota eta gero.

 Aizkorrira iristen naiz. Izugarria bertako giroa, izugarria!! Ezagunek zer gertatzen zaidan galdetzen didate eta nik ... ez dela nire eguna ... kalambreak , gorputz txarra, desmotibazioa, pena... sentimendu ugari momento hauetan... disfrutatzeko esaten didate baina nik ezin dut disfrutatu eta dagoen jendetzarekin!!..Sentimendu kontrajarriak ditut disfrutatzeko gogoz nago baina ezin dut!!!

Aitta dago tontorrean! berriz esplikazio guztiak eman eta honek ere lasai bukatzeko eta DISFRUTATZEKO!!

Makina bat aldiz egin izan dut kresterioa korrika txikian... gaur ezin dut!! inpotentzia!!! iskioak berriz gora... pausoan noa eta hanka lar igo gabe!! ezin dut sinistu...Irauletik arbelarrerako jaitsieran "el ipurdiko" derrigor hartu ostean Oier Ariznabarretarekin elkartu naiz!! Zer moduz doan galdetu eta nire antzera doa... biok batera bukatuko ahal dugun galdetzen dit eta nik baietz! ni ere ez noa batere ondo muskularki.

Izeba eta Aitziber arbelarren agurtu ostean oierrekin egiten dut oltzako buelta guztia berriketa baten eta bere abenturak kontatzen... otzaurten lehena pasatu den galdetu ta berak baietz! nik porra asmatu dudala esaten diot orduan... jjajajaj barreak!! Berriketan gustora noa eta korrikan goaz eta gaur gorputza nola daukadan kontuan hartuta ez da gutxi!



Urbiara iritsi gara, anoa postuan Aitor Lopez Rekarte ikusi dugu sudadera jantzita eta amore emanda...muskularki bera ere oso txarto dago! Animatu egiten dugu eta gurekin amaitzera konbentzitzen dugu. Hirurok goaz andraitzerako azken aldapan...bertan kuadrillakoak ditut itxoiten, izugarri animatzen naute, baina gaur huts egin dut, beraiek behingoagatik juerga alde batera utzi eta ni ikustera etorri dira baina ez dute nire egun onena aukeratu bai ordea ibilbide eta lasterketa ederrena, MENDI MENDIKO LASTERKETA GEHIAGO!!! Agur esan eta berriz Atziber eta izeba hortxe dauzkat laguntzeko prest!! Andraitzeko lepoan jende pilla!!ezagun asko oñatiar asko!! Txokolatero asko!! Aitor eta Oier pixkat aurreratu egin zaizkit, lagunekin hitz egiten gelditu naiz eta,bakarrik noa azken 12km ak egitera.

Beherantza hasi eta txokolatea puff zenbat lokatza dagoen!! Aurretik pasa ditudanak pasa eta orain gainera tripako mina hasi zait, proba bukaeretan aldapa behera noiz edo noiz gertatu izan zaidan gauza da, gaur hori ere pasatu behar, dena gaizki ateratzen ari zait gaur... gelditu,  makurtu, berriz korrika... Benga goazen!! Txokolatea eta txokolate gehiago!! banoa beherantza erritmo baxu batean baina konstante noa. Azken 8kmtan laguntzeko nire lehengusua dago itxaroten,berandu nator baina berdin berdin animatzen dit eta biok goaz beherantza.Azken zazpi kmtan sartu eta Oier eta Aitor harrapatu ditugu, nola doazen galdetu eta Aitor gaizki doa. Oierrek aurrera joateko esaten dit eta bai aurrera egiten dut nire lengusuarekin batera. Aurreko urtean baino gutxiago sufritzen dut azken km hauetan baina poza ere ez da berdina.

Azken kma, lengusuak utzi nau,Eskerrikasko Mikel!! agur esan eta zegamako kaleetan barrena noa! Izugarriak dira azken metroak beti!! Lehenengoa etorri 100.a izan edo azkena izan jendeak berdin berdin animatzen ditu partaide guztiak!! Txapo!!

Anoa postura joan eta txokolate gehiago... Ze txokolatezko palmerak!! izugarri onak!! 2 edo 3 jan ditut!! Aurreko urtean baino hobeto nago pentsatzen dut...( aurreko urtean hospitalerako bidean nengoen ordu horretarako eta!)

Dutxatu, txokolatezko beste palmera bat jan, masajea hartu eta familiarekin zerbait jan eta beraien aholkuak entzutera.

ESKERRIKASKO ETA TXOKOLATEA!!


Bai Bai Eskerrikasko animoak ematen egon zareten guztioi,Eskerrikasko pasa eta animatu didazuen lagun korrikalari guztioi, Eskerrikasko familia beti hor zaudetelako, Eskerrikasko lagun eta ezagunei,Eskerrikasko peña (ez duzue egun onena aukeratu ni ikustera joateko sentitzen dut)Eskerrikasko inskribatuen lista hartu eta gure izenarekin animatu gaituzuen guztioi, Eskerrikasko Aizpuru horrelako eguraldia enkargatzeagatik ,Eskerrikasko Zegama horrelako lasterketa bat posible egiteagatik.

Eta Eskerrikasko bereziki Lore eta Mareri zuegatik ez bazen gaur ez nintzen santi spiritutik pasako,  bizipenak bizitzera animatu didazuelako, gaurko jendetzak merezi zuen!!Muxu bat denoiii!!

2013/05/22

ALLAU DIA AZKEN EGUNAK - Lore -

Gaur bueltatxo bat ematera atera naiz neu bakarrik, berriz martxan hasteko gogo haundixakin nao baina ondiokan ezin dot nahiko nuken besteko esfortzua eiñ. Azkeneko bi hilabetietako pasiuak asfaltuan izan dia, baina gaur, aspaldiko partez, lokatzaran ibili naiz momentu motz baina pozgarri baten. Gure etxera igotzeko bidetxur bat daola esan zostan Iokinek eta gaur bertatik pasatzia erabaki dot. Ez dot egun onena aukeratu, eurixa goittik behera da eta, baina zela disfrutau doten 200 metro horrek!



 Lokatzetan nindoiala domekako karreran pentsatzen hasi naiz; eguraldixa, ibilibidian egoeria, ikuslian animuak... bakarrik pentsatziakin oilo-ipurdixa jartzen jat eta hori nik ez dotela parte hartuko Zegama-Aizkorri lasterketa berezi horretan! Iokinek bai!


 
 
Mare eta bixok han egongo ga, bueno, gu bakarrik ez, familixa erdi mobilizauta dao eta. Egunero-egunero euskalmeteko web gunia begiratzen dou domekan ze eguraldi eingo daben jakiteko eta egunero aldatzen da iragarpena. Atzo gabeko Gaur Egun eta gero eguraldixa ikusi giñuan eta domekan euri asko ez dala espero esan zeban Aizpuruk, a ze poza marraztu zan Iokinen aurpegixan. Bera gustora ibiltzen dan egoeria emango da: astian eurixa eta karreria baino pare bat egun lehenau aterri.


Eguraldixa nahiko dexentia izanez gero Mare Sancti Spiritun egongo da aittatxoi animuak ematen eta ematen dabenez posible izango da.



Domekara begira nere partetik esan ahal jaten gauza bakarra da ANIMO! Desiautako eguna allau da eta disfrutaizu!


 
AUPA IOKIN! ANIMO AITTATXO!
 
 
 
 
 

2013/05/14

FOIE PLANTXAN MANGO ETA SAGARRAREKIN

Foie plantxan mango eta sagarrarekin, bai izugarri gustatzen zaizkit zapore gazigozoa duten errezetak bai.
'Foie' a la plancha con mango y manzana


Asko zuen buruei galdezka ibiliko zarete ea zertara datorren hau ... ea blogez nahastu zareten edo sukaldaritza blog baten sartu zareten, baina ez.

Hauxe izan da azken asteburu honetako lasterketan denboraldiko lasterketa txarrena egin eta podiuma lortu ostean gelditu zaidan sentsazioa GAZIGOZOA, baina zapore GAZIGOZO hau ez dut foierena bezain gustoko.

Horrela ba maiatzak 10 ostirala nere bi printzesak eta ni errepidean jarri ginen asteburu bikain bat pasatzeko asmoz.Guretzat mendi lasterketak ez dira lasterketa soilak; txoko berriak ezagutu , abentura berriak bizi eta lagun berriak egiteko aitzaki perfektua dira eta bizitzeko era bat ere bai. Bikain pasatu genituen ostirala eta larunbateko egunak Otxagabia inguruko txokoetan, larunbat
arratsalderako lasterketa egingo zen Irabiako urtegi ondoko iratiko etxeetara hurbildu ginen bertan lo egiteko asmoz. Gaua ezin da bertan igaro normalean baina larunbateko eguna salbuespena izan zen lasterketaren aitzakitan.

Arratsaldean bertan zirkuituko hainbat txoko ikusteko aukera izan genuen.



Txoko eta inguru bikaina mendi lasterketa baterako.

Horrela iritsi zen igandea ere, beti bezela lasterketa baino 3 ordu lehenago esnatu eta gosaldu nuen.Gu bezela bertan lotan geratutako korrikalari andana zegoen eta giro bikaina , lasterkari ezagunak ere bai horietako bat "el inkonbustible" Mikel Legarreta Aizkorriko edizio guztietan egon den urnietarra, lasterketa bikaina egin eta gustora zegoen bukaeran.

Goizeko 10ak irteera ordua eta ondo berotu ostean hotz egiten baitzuen gogoz nengoen ia etxafuegoak noiz eztanda egin.Pummm!!!!!!

Bagoaz!!!, hasiera hasieratik aurrean ikusi dut nere burua eta ez nago ohitua, baina gustora noa lehenengo kmetan.Berehala 5 bat korrikalari gelditu gara aurrealdean eta momentu ona iruditu zait burua hartu eta pixkat estutzeko, bik bakarrik eutsi dute nire erritmoa baina konturatu naiz niretzat ere azkarregia zela, pixkat berandu konturatu... aldapa gogor bat hasi bezain laster biek atzean utzi naute...
"Cosas que pasan"... 8.kman bakarrik noa eta aurrekoak 30s ingurura. Nere erritmoa hartu nahian noa baina ezin... ezin naiz errekuperatu eta gantxoarekin noa denbora guztian! Aldapa gora ez noa gustora, oinezko tramua... bnga Iokin orain bai! ezta azkarregi noa edo eztakit baina pufff!! ezin errekuperatu... 13.kman dagoen tontorra egin eta bertan aitak esaten dit nahiko urruti daudela lehenengoak eta lasai joateko minik hartu gabe aizkorri bertan dagoela eta...  Baina nik ez dut amore eman nahi, eta gainera jaitsiera da nire armarik onena eta banoa!!

Alferrik!!  Beheraka ere gaur ez noa batere gustora!! Burua bueltaka... atzean inor... aurrean inor... Lasterketa ia guztia bakarrik eta erreferentzia gabe egiten ari naiz, eta oraindik ere nire erritmoa ezin hartuta noa, itota bezela!!  14km, 15, 16... Km guztiak markatuta daude eta eternoa egiten ari zait!!
Atzetik inor ez daukat...  aurrean inor eztaukat... eta nere buruari galdetzen diot zertan ari naiz itotzen 3. postuarekin gozatzen egon beharrean?? 19. kman ia guztiz geratu eta erritmoa izugarri jaitsi dut ia errekuperatu eta pixkat gozatzen dudan. Azken bi km hauek ere nahiko teknikoak dira eta pixkat gozatzen dut bukaeran eta helmugaratzean baina ez nago batere gustora egindako lasterketarekin.


Sentsazio GAZIGOZOA daukat, zapore GAZIGOZOA, eta hau ez da foierena bezain ona...




ESKERRIKASKO AITTA, AITZI ETA MARERI BETI HOR ZAUDETELAKO BAINA BEREZIKI LORERI LASTERKETAKO GAUZA ONAK IKUSARAZTEN DIZKIDAZULAKO ETA BETI LAGUNTZEKO PREST ZAUDELAKO!!!!