2013/06/18

TABULA RASATIK GARAIPENERA

"Tabula Rasa" Aristotelesek erabilitako hitzak dira.

 Filosofian, tabula rasak, gizakia  adimen hutsarekin jaiotzen den tesiari  deritzo , hau da,inongo gaitasunik gabe, honela bere ezagutza eta trebetasun  guztiak  bere pertzepzio sentsorialetatik eta esperientzietatik jasotzen dituelarik.

Horrela hasi nintzen orain dela 5 bat urte kirol honetan "Tabula Rasa", futbolarekin pixkat nazkatuta eta Aloñako igoerak zirikatuta, kirol hau probatu nuen, mendia izugarri gustatu izan zaidalako beti eta konpetizioak eragiten didan betetasunak bultzatuta.
 Guztiz maitemindu ninduen, erraietaraino, mendian korrika egitean bizitzen eta sentitzen nituen esperientzia oro hain ederrak izan ziren hasiera haietan eta orain ,zein bost urte hauetan ez dut beste kirolik egiteko tentaziorik izan, guztiz asebetetzen nauen kirola da eta lasterketa eta entrenamendu bakoitzean balore desberdinak ikasten ditudan kirola. Esan dezaket kirol honek pertsona bezela hezten lagundu didala, inolako zalantzarik gabe.

Bost urte hauetan lan asko egin dut, egunero ikasi izan ditut gauzak nigatik eta besteengatik,horrela urtetik urtera nire emaitzak eta gaitasunak  hobetzen joan dira eta azkenean iritsi da bai iritsi da!! LEHENENGOA IZAN NAIZ!! Garaipenak izan ditut, niretzat beti lehenengoak ez baitu irabazten, norberak bere buruarekin izaten dituen borroketan izandakoak dira kirol honetan garaipenik ederrenak. Lasterketa batean lahenengoak errekorra ez duenean egiten edo lasterketa txarra eginda irabazten duenean ez da irabazle sentitzen, azkenak bere burua garaitu eta horrela disfrutatzea bai dela garaipen ederra!!

 Hori ondo ikasita asko disfrutatu nuen Bedouseko nere garaipenarekin, lehenengoa izan nintzen eta gainera nere buruari erakutsi nion hainbeste km eta hainbeste aldapa gogor  korri egin ditzakedala, hori gutxi balitz hainbeste lagundu didatenen aurpegi alaiak eta pozez beteak ikustea izugarria izan zen. HAU BAI GARAIPENA!!!



Zegama aizkorriren ondoren programatuta daukadan 2. lasterketa izan da Montan Aspe Trail. Frantziako Bedous herrian ospatutako lasterketa gogor honek 50km eta 3400MD+ ditu. Nocitokoan suerte txarra eduki ostean garbi neukan lasaiago hasi eta jokatu behar nuela, han urduritu eta erritmotik aterata ibili nintzelako eta hori lasterketa amaieran ordaindu nuelako.

Bedouseko plazan goizeko 7:00ak!! 50km aurretik 100 korrikalari inguru eta pummm!!!  bagoaz!! Ez dago bero haundirik, lainoa sartuta dago eta goietan fresko aitzakiarik gabeko eguraldia!!
Lehenengo 2 kmak lauak dira, 15. postu inguruan noa lasai oso lasai...lehenengo aldapa 10-11 kmtakoa da eta lasai hasi nahi dut. Aldapa gora hasi bezain laster aurreko jendea sufritzen ikusten dut eta nik nere erritmoa hartu eta postuak aurreratzen ditut. Baina ez dut azkarregi aurreko taldetxora heldu nahi, progresiboki aurrera noa mendian gora eta baita postuetan ere.

8.km inguruan aurreko 3 korrikalariekin bat egin dut baina ez dut aurrera egiten, oinez hasten garenean ikusten dut goraka beraiek baino hobeto noala horregatik 3.jarri eta txirrindularitzan esaten den moduan gurpila txupatzen noa gustora eta oso eroso.Besteen arnasestuak nireak baino estuagoak dira baina zuhur jokatu nahi dut gaur. 20.kmarte gutxienez beraiekin heltzea pentsatzen dut, gero ere km asko baitaude korrika egiteko. 12.km inguruan tontorra egin eta beheraka hasten gara 3 korrikalari, beste bat oso gertu dator metro batzuk atzerago.

 Beheraka hasi eta oso oso astiro goazela iruditzen zait baina hala ere nire burua eutsis ez dut aurrera egiten. Leku teknikoago baten ordea eta nahi gabe lehenengo postua hartu dut, metro batzuk hartuz. Oso astiro goaz eta ez noa gorputza behartzen, orduan lehenengo jarraitzea pentsatzen dut erritmo berdinean, nire harridurarako beste metro batzuk hartzen ditut eta gero beste batzuk... ia nahi gabe minutu inguruko aldea hartu dut eta herrira hurbiltzen ari naiz.20.kma herrian dago, berriz pasako gara Bedousetik. Herriko plazara iritsi naiz bakarrik, Lore dago nire zain eta harritu egin da, ia ondo noan galdetzen dit eta asko falta dela. Nik lasai egoteko oso astiro jaitsi naizela eta oso ondo nagoela... loreri muxu eman eta banoa 6kmko igoera oso gogorra aurretik. Nahiko denbora eman dut anoa postuan eta atzekoei 2 minutu inguru ateratzen dizkiet.

Igoera gogorra egiten da baina ondo noa pixkat estutzea erabakitzen dut abantaila handiagoa hartu eta  lasaiago joateko . Atzera begiratzen dut eta ez dator inor, honek animatu egiten nau eta eskuak belaunetan jarrita gustora noa, tontorrera iritsi naiz bertan aitak eta aitzik erreferentzia berriak ematen dizkidate,10 minutu esaten didate !! lasai joatea nahi dute arinegi ez joatea  baina ez da horrela , 5 minutu esaten didate pixkat beherago dagoen anoa postuan.
 Igoerako azken metrotan pixkat sufrituta jaitsieran ondo errekuperatzea pentsatu dut, lasai noa aldapa behera...  Zintarik ez!!!!!!!   Mekauen diosssss!!!  Berriro ezzzzzz!!!!
50m atzera egin eta bidea!!!  ufffff!!!! Eskerrak!!    Orduan esaten diot nere buruari , gaur bai Iokin gaur bai!!!!!! Benga benga!!!

20km inguru ditut aurretik eta nahiko ondo noa. Azken aldapararte bidea nahiko eramangarria da baina gora behera asko daudenez eta erritmoa aldatu behar denez aldioro gogorra egiten zait. 7km inguru dira gorabehera eta erritmoa ezin hartu noa, Benga Iokin Benga!! nire burua animatzen saiatzen naiz, badakit azken aldapa igo eta 8-9 km inguru beheraka direla eta.

Azken aldapara heldu naiz, aaah!! ez daukat erreferentziarik... oinez, korrika,... aaah! erritmoa ezin hartu!! Goazen Goazen!!! Halako batean norbait dator atzetik!! azkar dator korrika txikian!! Postura hori ezagutzen dut... Aupa Jokin!!! ohiukatzen dut, bai bai Jokin Lizeaga da Eukal Selekziokoa eta niretzat erreferentzietako bat kirol honetan... 30kmko lasterketan aurrena doa eta niri ere ziztu bizian pasatzen dit. Aurretik ordea eta kirol honek duen edertasunari lotuta... Bi hitz egiten ditugu... ia nola noan, ia gelik dudan...??   nik baietz eta ia bigarrena zenbatera daukadan galdetzen diot. 10 minutu ingurura doala eta regulatzen badut errez helduko naizela!!! Agur esan eta badoa!!  Nik "dicho y echo"! erritmoa jaisten dut pixkat gora ondo iristeko. Azken anoa postua eta beherantza!! 

 Bai bai badakit lehenengoa izango naizela eta orain disfrutatzea tokatzen da. Berdin zait denbora!! Gorputza muskularki bikain daukat! korrika ederki egin dezaket eta 46.kma da!!!  Lasterketa motzagoko korrikalariak pasatzen ditut eta animatu egiten ditut!! Beraiek txalo egiten didate!! Herri txikietatik igaro eta jendeak...  Course noire, super super!!! Azken kmak ederrak dira!! Azken metroak eta han daude bai han daude berriz Aitta, Aitzi,Lore eta Mare!! Izugarria!! Helmugan sartu eta denok gaude pozik!!  Gaur bai !!!  


 HAU BAI GARAIPENAAA!!!



PD: Barkatu txaparengatik.Ezin izan dut lasterketako argazkirik lortu. Norbaitek informazioa nahi baldin badu.http://montanaspe.jimdo.com/


2013/06/14

GRAN ODISEA DEL TOZAL

Lasterketa hau interneten bilatu nebenian azkar baten apuntau nitzan bere ibilbide distantzia eta desnibelak liluratuta, goierriko bi haundixetarako entrenamendu ona izango zalakuan. Tozaleko gailurreraino ibilbidea berdina izan zen baina jaitsierako 5km edo kendu egin ziren korrikalarien segurtasunerako.




Goizeko 8:30ak eta irteera baino lehen komentatzen digute 5km kenduko dituztela jaitsierakoak, pena pixkat hartzen dut baina badakit lasterketa luzea izango dela ibilbideko tranpa guztiengatik desnibelagatik eta eguraldiagatik. 7 bat errekatxo gurutzatuko ditugula ere esaten digute... eta dagoen eguraldiarekin... 8 graduko tenperatura irteeran eta euria goitik behera!! Gainera pirineotan elur asko dago oraindik eta pentsa nola datozen urak erreketan...!!



Irteera!! eta bagoaz!!  Aurreko taldetxoan noa nahiko eroso, baina protagonismorik hartu gabe bigarren plano batean. Pista batean goaz 2 km edo eta lehenengo errekatxoa aurrean, lau bat metro zabalera benga aurrera!! uuuaaaaa!!!  ixa ixa ixa gerrirainoko ura bai bai ixa gerriraino bai bai pixkat beherago...  joder!! behera begiratu eta nere buruari esaten diot animatu nahian, "Etxauk hain hotza!!!"
4. kmra bidean 5bat errekatxo pasa ditugu eta blai eginda noa, harriz betetako bideak eta teknikoak... Nahi gabe taldetxoaren buru jarri naiz gustora noa ibilbide honetan. Lehenengo aldapan nire erritmoa hartu eta nire harridurarako ez nau inork pasatzen ,atzera begiratu eta 3 korrikalari gaudela konturatu naiz, baina ni lasai noa erritmoa azkartu gabe.

Lehenengo tontorrera iritsi gara Petreñales. 3 goaz eta sentsazio oso onak ditut. Beheraka hasi eta bakarrik gelditzen naiz aldapa behera, barranko batean sartu eta nire buruari non daude "rapelak" ?, honek kañoi jaitsiera ematen du pasada bat ura lehen bezela leku batzuetan ixa gerriraino eta beste batzuetan arrokak eta leku oso teknikoak!!  puff disfrutatzen noa!!( Pena da tramu honen argazkirik ez edukitzea... aurreko publikazioan bideoa dago eta han zerbait ikusi daiteke, baina ur kantitatea ez da berdina...)  Banoa baina bigarrenari pixkat itxoitea erabakitzen dut eta bigarren igoera hasi aurretik biok goaz, marrokiar bat eta biok hirugarrenari 2 minutu ateratzen dizkiogu eta pozik eta motibatuta noa!!

Bigarren igoera orain urik ez harriak eta harriak sueltoak gainera!! aldapa gogorrak dira eta oinez goaz!Nik erritmoa jaisten dut ia marrokiarrak pasatzen nauen ikusteko baina ez du horrelako asmorik lasai edo juxtu xamar doa eztakit...tontorra egin eta behera!!bagoaz 500 bat m jaitsi eta zintarik ez!! mekauen diossssss!!!! Alde batera begiratu bestera...  ezer! pixkat beherago ezer!! Marrokiarra haserre dago eta ni nire buruarekin ere bai... nora begira Iokin !!
 Berriro gora oinez klaro lehen baino azkarrago, haserre eta urduri! Azken zinta aurkitu eta bidea aurkitzen dugu. Bagoaz behera a sako eta zer gertatzen da horrelakoetan ... pumbaaaa! lurrera!! Suertea izan dut haitza dago eta ez dut minik hartu berriz altxa eta aurrera!! Azkenean hurrengo kontrolera iritsi naiz bakarrik, marrokiarra atzean gelditu da eta ea galdu naizenetako bat naizen galdetzen didate... nik baietz eta ea lehenengoak zenbat ateratzen didan galdetzen dut. 6 minutu esaten didate!!! bai bai 6 minutu!! Gu bi aurretik gindoazen eta orain sei atzetik!!3.a naiz Animatu egiten didate eta aurrera egiten dut Fragineto aldera.

 Azkar noa ia besteen erreferentzia bisualik lortzen dudan.Kresterio polita Fraginetokoa hasieran oinez eta gero korrika egin daiteke bertan.Urrunera bigarrena ikusi dut eta animatu egiten naiz. Fraginetoko tontorra harrapatu eta kresterioan aurrera noa,zintak makilatxoetan jarrita daude eta ondo ikusten dira , baina halako batean makilatxoetan zintak ez daudela konturatzen naiz, moztu behar zuten bidea hau izango al da? ahuntzek jan al dituzte makilatxoetako zintak? joder... kauen dios !! aurrekoa ez dut ikusten eta zintarik ez!! berriro eeeeezzzz!!! joeee!! pixkat desesperatu egiten  naiz eta kresterioan atzera egiten dut, oso haserre noa nire buruarekin baina oraingoa ez da nire errua... halako batean 4.narekin topo egiten dut ni atzera eta bera aurrera. Berak aurrera dela esaten dit eta are eta haserreago jartzen naiz, kauen dios aurretik 8-10 minutu galdu ditugu aurreko despistean eta oraingoan auskalo zenbat galdu ditudan...aurrera noa oso azkar azkarregi... azkenean zintak makilatxoetan eta banoa!! azkar jaisten naiz ez dago jaitsiera askorik.




 Berehala hasten gara Tozal de Guarako tontorrerako igoera. Oso gogorra egiten  zait, aurreko urduritasun eta gain esfortzu guztiak ordaintzen ditut igoeran eta asko sufritzen dut.Harri sueltoa eta aldapa tenteak , pauso bat aurrera beste bat atzera... eternoa!!  Proba motzeko azkenak pasatzen ditut, ez doaz ni baino hobeto... hau sufrikarioa...gauza asko pasatzen zaizkit burutik momentu hauetan...pena ere bai...galdu naizen bietan gaizki erreakzionatu dut urduritu eta nere erritmotik atera naiz eta hona orain kontsekuentziak...

Azkenean tontorrera iritsi naiz, pixkat etsita nago eta nahiko jota, laugarrena atzean utzi dut eta bigarrena ez doala urruti esaten didate... baina aurrera egin beharra dago.
Beherantzako lehenengo kmak lasai hartzen ditut ia errekuperatzen naizen, pixkanaka pixkanaka gorputzari buelta ematen diot eta 7km faltan 2.a ikusten dut. Urrun dago baina animatu egiten nau honek eta aurrera egiten dut.Benga iokin Benga!!! 5km faltan oso gertu daukadala esaten didate, baina ni ere nahiko justo noa azken aldapan eztakit korrika oinez aaaaahh!!!  ez noa hain ondo eta atzekoa oso urruti daukadala esaten didatenean etsi egiten dut, hurrengo astean ere korrika egin behar dut eta erreserbatzea pentsatu dut azken km hauetan.


AITZAKIA MERKEAK!!!  Jota noa eta ez dut harrapatuko eta azken finean 3. postua ez dago gaizki.Azken kman sartu eta han daude nire zain beti bezela nere bi printsesatxoak.Poztu egiten dira badakite zegamakoak burukomin galantak eman dizkidala eta emaitza on batek ia dena ahazten duela.
 

 
Nahiko penuria eta denetik bizi ondoren helmugan blai eginda


 
MILA ESKER NERE BI LOREEI BERAIEK GABE EZ ZEN BERDINA IZANGO!!
 
 
ORAIN DELA 5 URTE" TABULA RASAN" HASI ZEN GUZTIA! PIXKANAKA BAGOAZ BIZIPEN ETA ESPERIENTZIA BERRIEZ ZIZELKATZEN.
 
 
Esan beharra daukat antolakuntza ikaragarria iruditu zitzaidala.Askotan uste dugu Euskal Herrian ditugula lasterketa eta antolakuntza onenak eta pixkat zulotik ateratzea ere ondo dago gauza berriak ikusi eta ikasteko.
 
 
 
Nocito non dagoen kontuan hartuta han zegoen infraestruktura izugarria zen, Karpa izugarri bat briffing eta dortsalen banaketarako, Gosaria, bazkaria, furgonetak uzteko belardia karparen ondoan, txipez kontrolatua lasterketa guztia, dutxa beroak, kontrol guztietan eta ez ziren gutxi anoa postu ederrak, mendi mendiko lasterketak gustatzen zaizkigunoi ibilbideak liluratu egin  gintuen, pasada bat eta hori gutxi balitz bota zuen euria eta gero belardian harrapatuta gelditu ziren furgonetak ateratzeko suhiltzaileak ere berehala zeuden esku bat botatzeko prest!!
 
 

 
 
HURRENGO URTEAN ERREPIKATZEKO MODUKOA!!!!
 
BENETAN GOMENDAGARRIA!!