2013/12/20

DENBORALDI BERRIA

Aspaldian idatzi gabe egon ostean, berriz natorkizue nere kontutxoak kontatzeko asmotan.

LORE KORRRIKA BIZIAN
Mendatako lasterketaren ostean, erorikoak aurretik neukan lesio bat gaiztotu zidan eta ebakuntza egin behar izan zidaten.

 Tunelaren amaieran nagoen honetan denboraldi berriaren argi izpiak ikusten ditut, eta aitortu behar dut lehenengo denboraldia bezain ilusionatuta nagoela. Erabaki desberdin batzuk hartu ditut geldialdi honetan eta honek geldi egon naizen denborak, eta nere geldigortasunak,sekulako gogoz aurredenboraldia hastera eramango nau.Gainera aurten Lore ere berriz lasterketetan hasiko denez ilusio berezi batekin hasiko dugu biok denboraldia gure alabaren jaiotzaren ondoren.

Hasteko esan talde berri batean nagoela, Aguraingo KULUM SPORT TEAM delakoan, eta lehenengo inpresioan eta beraiekin bazkari batean bakarrik egonda , izugarrizko gogo eta ilusioa trasmititu didatela. Eskerrikasko Presi denagatik!!!

Batetik, aurten aurredenboraldia pixkat atzeratuko zaidanez beranduago hasiko naiz konpetitzen, aurreko urtean azkarregi hasi (otsailean, Antzuolan) eta goierriko 2 handietara nahiko erreta iritsi bainintzen, uste dut ondo etorriko zaidala.

Bestetik, aurten joan zen urtean lehenengo aldiz esploratu nuen ultren mundua gehiago ezagutzea erabaki dut, aurreko urtean emaitza eta sentipenak onak izan zirela uste dut eta ilusioz gainezka nago, abentura berri honetarako.

Azkenik esan aspaldiko partez eta dena ondo badoa, herrian konpetituko dudala. Aurten ikusita km gehiagoko lasterketa izango dela, aizkorrirako test bikaina izango dela uste dut, nahiz eta lasterketa oso azkarra izango den.

Lagunek beti esaten didate aurretik esateko non ditudan lasterketak (nahiz eta esan gero ez dira lasterketetara joaten, horrelakoak entzun behar izaten ditut: " Eske domekan dok!!" " Eske oso goiz dok"...badakizue fiebre de viernes y sabado noche...)   ba aurten kasu egingo diet, gutxigora beherako egutegi bat jarriko dizuedalako. (Egutegia hurrengo argitalpenean jarriko dut)

 


Aurreko negua oso txarra izan ostean hain metereologo onak ditugun, Andoni Aizpuru, Pello Zabala, Joseba Usabiaga eta Firriri argi edo eguzki izpiak eskatuko dizkiegu denboraldi berrirako.

Lagunei, aurreko urtean lasterketa batera joan eta justu nik huts egin nien ,arantza hori ateratzen saiatuko naiz Zegaman Peña!!! beti bezela jarraituu!!  AUPA NANDROLLY OSTIA!!!


Familiari eskerrak eman beti nere ondoan egoteagatik, aurten bai!!!!!
 Ilusio berezi bat daukat aurten, Aittak egindago proba bat egingo dut HH !!! Bertan egon nintzen,bera jarraitzen... ze garaiak!!Euria, txingorra, bota galantak, motxilak zer esanik ez, baina gogoa eta ilusioa gurearen bestekoaa!!!
 Berak erakutsi zidan mendiaz dakidan guztia. Ia ondo ateratzen den, berari eskainia joango da!! ESKERRIKASKO AITTA!!
 



Bukatzeko, Lore  LA OSTIA ZARA!!!NERE MAKULU, NERE LAGUN, NERE PSIKOLOGO.... PFFFF.... ZER ESAN.... MUXU PILA BAT!!




ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!