2014/07/25

2014 DENBORALDIA

Barkatuko didazue nire bloga irakurtzen duzuenok, aurten ez dut astirik izan kronikak behar den bezala idazteko, badakizue entrenoak, umea...  KAKA ZAHARRA!! Guztiz nagituta ibili naiz eta ez dut gogorik izan kronikak idazteko!

Aurtengo denboraldiko lehenengo zatia bukatu den honetan kronikarik ez dut idatziko baina nire gogoetatxoa utzi nahi dut.
Aurtengo denboraldia oso ona izan dela uste dut eta aurreko urtean hasitako ultren abentura itzel atera denez beharbada hurrengo urterako zerbait pentsatu beharrean nago.

Aurtengo datuak:

Burdinezko harresian karraderan.31km 1700m+

15. postua

Lanzarote ultratrail.

Erretiratua. 2. Nindoala ez dakit zenbat aldiz galdu, desesperatu postuak galdu eta 56. kmko anoa postuan utzi nuen lasterketa nazkatuta.

KM Vertical de subisomas. 3,4 km 1074m+

14.postua

Trail de las pastoras de portudera.21km 1760m+

9. postua

Aloñako gaueko lasterketa bertikala. 2,7km 716m+(Euskadiko txapelketa)

25.postua

Aloñako igoera .22,6km 2020m+(kluben arteko Euskadiko txapelketa)

12.postua

Zegama Aizkorri. 42,2km 2736m+( munduko kopa)

95.postua 4 ordu 51 min ( Muskularki egun txarra, aurtengo arantzetako bat)

Arnoko mendi lasterketa.22,5km 1000m+

7. postua

Hiru Haundiak. 100km 5126m+

3.postua

Ultratrail de sobrarbe. 66km 3400m+

1.go postua (Pedro Etxeberriarekin batera)

Goierriko 2 Haundiak.88km 6000m+

2.postua



11 Lasterketa hauek egin ostean garbi gelditzen zaidana zera da, km bertikalak ez direla neretzako eginak eta lasterketa motzetan gaizki ez nabilen arren beharbada aurtengo albiste onena hauxe da, nire distantzia aurkitu dudala eta ultratrailerako prestakuntza berezirik egin gabe lasterketa hauetan ibili naizela ondoen.Hala ere nik beti esaten dut gizakia ez dela kurrikulumetik bizi esperientzietatik baizik eta ni hauekin gelditzen naiz...


LARRABETZU:

Aitona eta euskal gudariei egindako omenalditxoa

Lagunekin dena da errazagoa




















LANZAROTE. Opor bikainak apirilean.


Alabarentzat esperientzia
Entrenoak leku ikusgarrietan



Lanzarote bizirik


Leku ederrak ikusteko


ARENAS DE CABRALES (KM BERTIKALA ETA TRAILA)

Beti nire ondoan
Dena ematen asteburu guztia



ALOÑAKO IGOERA ETA BERTIKALA.




Arantzatxoa
Ze jendetza!!  Ederra gauekoa

Dena emanda, ederra lehia!!



Akaitzeko aldapa pikuan lagunak!!
Eskerrikaskooo!!!



ZEGAMA AIZKORRI
Aurreko entrenamenduak lagunekin



Laguna

Igorrekin bidaia gazi gozoa

MUTRIKUKO ARNOKO LASTERKETA(asteburu ederra, eltziegon sierra kantabria mendi martxa, leitzan aitziber eta ekipokoak ikusten eta igandean arno)


Juan Romano ezagutu nuenekoa (krak)
Klasea



Asteburu borobila




HIRU HAUNDIAK( Nire kirol ibilbidea aldatu behar duen lasterketa,zenbat sentimendu!!)
Ez Aitta!!  Gaur bai!!
22 urte ondoren hiru belaunaldi hiru haundietan. Eskerrikasko aitta !



Talde bat
Atha

Marga Boris Eskerrikasko por vuestro apoyo incondicional





SOBRARBEKO ULTRATRAILA


Lasterketa berezia baina gustukoa dut
Aste ederra lagunartean


Entrenatzeko leku ederra



GOIERRIKO BI HAUNDIAK

Gaua gustatzen zait
Eskerrikasko Pedro!!

Zenbat ikasi dudan monstruo honekin
Ni ere monstruo izango ote naiz?


Monstruo guzti hauekin, ia pixkanaka eta esperientziarekin munstro txiki bihurtzen naizen gutxienez






ESKERRIKASKO TALDE GUZTIARI!!!

Sergio eta Mintxu falta dira














La sportiva andais tarde.Nosotros ya lo teniamos.



AZKENIK ESKERRIKASKO FAMILIA GUZTIARI BETI HOR EGOTEAGATIK... GAUPASA NEREKIN EGITEN EDO FURGOAN LO, INTERNETETIK JARRAITZEN EDO ANOA POSTUETAN LAGUNTZEN,ALDAPA GORA EDO BEHERA TXALOAK JOZ...

MILAKA MUXU ETA BESARKADA, zuena ere bada eta lortutako hau.








PD: AH!! AHAZTU AURRETIK NIRE ARMA SEKRETUA ERAKUTSIKO DIZUET, INDARRA EMATEN DIDANA, MOMENTU TXARRETAN ANIMATZEN NAUENA, LAGUNTZEN NAUENA... 

Eskerrikasko Mare eta Lore!!


Nireak bezainbeste bereak dira irabazitakoak
Nola ez naiz indarberrituko etxera heldu eta bere barreaz...