2015/01/18

2015 DENBORALDIA

Nahiko buruhauste zozketa eta planen ondoren 2015eko egutegia zein izango den esateko moduan gaudela uste dut.
Aurreko urteko esperientziak eta errendimendua ikusita lasterketa luzeagoetan burubelarri sartzea pentsatu dugu,eta esigentziaz betetako baina ilusio ikaragarria egiten didan egutegi bat osatu dugu.





Alde batetik, nobedade ugari eta bestetik, nire egutegian klasikoak ziren lasterketa batzuk faltan botako dituzue,hala nola Zegama Aizkorri ... baina 4 urteren ondoren nahiz eta pena askorekin Aizkorri ez egitea erabaki dugu. Ez dut inoiz lasterketa onik egitea lortu Zegaman eta presio hori gainetik kendu eta beste lasterketa batzuetan zentratzea erabaki dugu.Hurrengo urtean itzuliko naiz Zegamara!!

Aurtengo nobedade handiena bakarrik entrenatzetik prestatzaile batekin entrenatzera pasatu naizela da eta oraingoz esan dezakedana da oso gustura nabilela eta egindako testetan emaitza onak izan ditugula.




Hona hemen osasunak lagundu ezkero egingo ditudan lasterketak. Motzagoren bat edo beste ere egingo dut,baina entrenamendu gisa betiere.






APUKO LONG TRAIL/ Maiatzak 2






EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA/ Maiatzak 30









LAVAREDO ULTRATRAIL/ Ekainak 26













G2H/ Uztailak 10-11












CCC/ Abuztuak28



















ULTRAPIRINEU/ Irailak 19 (Zozketa egiteko dago)