2013/01/16 Lorea
Hau da hau egualdixa! Laister
igerixan atera biharko ga! Aste hau oso gogorra izango da entrenatzen zabizten
guztiondako. Euri jasa honek ez dau asko laguntzen, gainera, erreka alde guztiak
nahiko arriskutsu daela be uste dot. Gimnasixua izango da irtenbidia egun
honetan nahiz eta oso guztoko ez izan (neretzat behintzat oso aspergarrixa da).
Horretaz gain, egun batzutan be mendixak lokatzez lepo egongo dia eta horrek ez
dau entrenamentua bape errazten. Nik hemendik animo pila bat bidali nahi dotzuet
guztioi, eta ez egualdixa eta ez lokatzia ez deixiela izan aitzakixa etxian
gelditzeko. Aurtengo denboraldixan lenengo etxaflerua botatzeko daola uste dot
hile honen bukaera aldian, beraz, badakizue, animo eta gogor!
 |