Bartulo eta anoa postuetako janari guztia ondo ordenatu ostean irten gara Oñatitik Lore, Mare, Mikel eta laurok, besteekin (aitta, aitzi, ima) Beasainen elkartuko gara. Beroaren ondorioz gure etxea oso beroa izaki ez dut behar bezela deskantsatu, ezin izan baitut siestarik egin baina hala ere gogoz nago bidai berri honetarako.
Aparkatu eta dortsala hartu ostean afaldu egin dugu denok furgonetan, bero dago eta hezetasun handia eta honek ondo hidratatzera behartzen gaitu.

prestatu eta jantzi egin naiz. Irteerara goazela proba ordu bete atzeratu dutela enteratzen gara eta berriz furgonetara itzultzen gara. Antolakuntzak erabaki gogorrak hartu behar izaten ditu batzuetan korrikalarien segurtasunerako.
Tximista galantak zerua argituz eta beroa dago 20º irteera aurretik, hezetasuna ere galanta!! Lore eta Mareri muxu bana , besteei bostekoa eta banoa irteerako txipen kontrolera. Animoso eta guztiz motibatuta nago eta buruari lasai ateratzeko behin eta berriz errepikatzen.

Aurreskua eta 00:00 IRTEERA!!!
Ederra irteerako atzera kontaketa eta hasierako metroak, jende asko kaleetan eta gu bagoaz!! Inork ez du frontala pizten, nik ere ez eztakit zergatik... aaah lehenengo kmak kaleetan zehar dira eta ez dago beharrik...

Zaldibira bidean lehenengo aldapak hasten dira eta niretzako berria dena iluntasuna... Frontalaren argitan lehenengo taldea hurbil daukagun arren gu gurera nahiko lasai aurrera goaz, horrela Aitor Ayala Eskoriatzarrarekin bakarrik geratu naiz eta berarekin iristen naiz Zaldibira.
Bero dago eta anoa postuan trago bat egiten geratu gara biok hau luzea data, nireei hatzamar lodia
jaso eta gustora bagoaz Larraitzera. Aldapa gehiago eta lehenengo taldetxotik jendea geratzen ikusten dugu, bat hain zuzen Zigor Iturrieta, lasterketa irabazteko faborito nagusia. Honek erritmo berdinean aurrera jarraitzeko pista ematen digu... bero!!! izerdi patxetan!! hezetasuna!! baina sentsazioak ezin hobeak dira!!
Tontortxo batera heldu eta orain beherantza Larraitzera!!! Goraka ederki noa, ez azkarregi baina erritmo onean, Aitor atzean jarrita daukat eta honek erakusten dit erritmoa ona dela ez bainoa ez azkarregi bera atzean uzteko moduan, ez motelegi berak aurrera egiteko moduan.Lehenengo gela hartzen dut.
Larraitzera bidean lehenengo arazoak hasten dira, frontalarekin borrokan nabil, aldapa behera asko mugitzen zait eta momento batzuetan ez dut ezer ikusten, Aitor atzean utzi dut, aldapa behera hobeto noa... baina berriz frontala... aurreko taldetxoa ia harrapatu dut. Baina gelditzea erabakitzen dut txisa egin eta frontalaren arazoa konpontzeko, frontalari buelta eman eta benga aurrera!
Aurreko taldetxoa aurrera joan da eta aitorrek harrapatu dit anoa postuan, lasai hartu dut ondo hidratatu eta zerbait jateko. Benga orain txindokirantza!!! Nireak animatzen eta pixkat urduri somatu ditut eta "LASAI" ohiukatzen diet! Postuak aurreratu ditudala ikusi dute eta oso ondo noala eta honek beraiek ere motibatu egin ditu.

Gauaren iluntasunean Aitor gero eta aurrerago doa eta nik ez dudala aurrera egiten ematen du, gero eta gehiago kostatzen zait erritmoa jarraitzea eta moteldu egiten naiz.Aitor gehiago ez dut ikusiko lasterketa bikaina eginda 6. amaituko zuen, Garaipen bikaina !!

Horrela atzetik Ixaka Oñederrak eta Joseba Tobarrek harrapatu naute, ez noa lehen bezain gustora eta berotasunak hasten zaizkit, oin ,sabel, buru eta gorputz guztian... Bi hauei ere ezin diet jarraitu eta behi artean goazela aurrealdean galtzen ditut ... Ixakak atzetik aurrerako lasterketa eginda 4. bukatuko zuen, Ederra garaipena honena ere!! Josebak... bueno Josebarena gero kontatuko dut...
Horrela aurrera noala ura edaten dut pilo bat baina ez zait egarria joaten, edan eta edan eta alferrik... gel bat hartzen dut ia errekuperatzen dudan baina alferrik,Joxi Garmendia korrikalariak ere pasa egiten dit, bere animoek ez diote gorputzari buelta ematen laguntzen, baina eskerzen da beste korrikalariek animatzea. Joxi ere aurrera doa!! Bikain zioala tremendako takatekoa hartu eta utzi egin beharko du Lizarrustin... Eskerrikasko Joxi zure animoengatik eta animo hori pasatuko da ta!!


Lepoan txipa pasatu eta gaueko bakardadean aurrera egiten dut nola edo ala egoerari buelta emango diodan itxaropenarekin... Ganbo eta uarrainerako bidea oso luzea egiten zait, erdi mareatuta eta okaraka noa, gorputzak ez du sartu diodan ezer asimilatu eta" corte de digestión" delakoa ere izan nezake, eztakit zer gertatzen den bakarrik noa eta hori ere ez da lagungarri momento hauetan, oinez egiten dut ia lepotik uarrainerako bide osoa. Azkenean uarrain!!! Pufff!! Gaizki noa eta burua
bueltaka...(literal) oraindik asko falta da eta ni horrela... lasterketa uzteko pentsamenduak etortzen zaizkit burura...aladapa behera pare bat aldiz erortzen naiz, zorionez minik hartu gabe...Hau ez da normala abiadura honetan beheraka erori??? Beti ondo konpondu izan naiz beherantza ta gaur?? Iluntasunak ez du laguntzen baina nire gorputzaren egoerak ere ez.

Azkenean Lizarrustira heldu naiz, nire egoera zein den esan diet familiako eta gurutze gorrikoei eta hauek azterketa bat egin didate. Pultsua eta tentsioa ondo nituen arren odoleko azukrea bajo minimos nuela eta erretiratzea aholkatu didate. Aurrretik ya buruan narabilen erabakia hartzeko behar nuen aholkua izan da. Kriston penaz baina uztea erabaki dut onena izango delakoan.
"Una retirada a tiempo... ba ez ez da Garaipen bat. Erabakia hartzen duzunean behintzat ez da garaipen bat lortu duzunaren sentsazioa, kontrakoa esango nuke nik!!Eta zer esan gorputzekoak, zer esan zure erabakia hartzearen erruduna izan denagatik... Burua buff... zenbat sentsazio eta pentsamendu!!
Eskerrikasko Ixaka, Aitor, Iker, Joxi, Iker, Aitor eta Joseba nere abenturatxoan ondoan egon, protagonista izan eta bidaia politagoa egitearren.Eskerrikasko zuen animoengatik!! Ez dut garaipenik lortu baina asko ikasi dut, hurrengoan gerra emateko itzuliko naiz!! Oraingoan garaipenaren aurpegietako batzuek zuenak dira ZORIONAK!!
Zorionak familia beti hor zaudetelako, zuena bai Garaipena!!
Garaipen bikaina Iñaki(1), Gaizka(3) eta Juan(2)!! Zorionak!!!!
Zorionak arazoak arazo proba bukatu ahal izan zenuten guztioi!!Garaipen bikaina!!
Zorionak benetan Ehunmilak proba gogorra bukatzea lortu zenuten guztioi, bereziki zuri Iker!!Garaipen Bikaina!!
Eta bereziki bi hauei, Ikaragarria Imanol eta Javi!! Eta gainera errekorra!! bua zenbat daukadan ikasteko!!Garaipen Bikaina!!
Ez zait ahazten ez!! Zuri ere bereziki zorionak Joxelu!! Hi haiz hi!!! 50 urteak pasa ta gazteei egurra ematen... Hitzik Gabe...Garaipen Bikaina!! (3min 28s- 4min 40s)
ZORIONAK BAITA ERE ANTOLAKUNTZAKO 1200 INGURU BOLONDRESEI, ETA BAITA GURUTZE GORRIKO LAGUN GUZTIEI ZUEK BAI IZANGO DITUZUELA 1000 ISTORIATXO BESTE 1000 GARAIPENEKIN!!! Gure segurtasuna bermatzeagatik hartu zenituzten erabaki zuzen eta okerrengatik, denok ikasiko dugulako eta ikasten jarraitu dezagun...!! Zorionak zuen garaipenagatik!! Zorionak hain ondo zaindu eta mimo guztiekin hartzeagatik!!

ZORIONAK ETA ZUREA BAI GARAIPENA JOSEBA TOBAR!!
BESARKADA HAUNDI BAT!!
Zein ederra den kirol hau, zein ederra ilargi eta tximisten argitan gauez den mendia , zein ederrak ia ikusten ez diren bidetxidor eta errekatxoak, zein ederrak familia eta ikusleen animoak, zein ederrak antolakuntzakoen mimo eta zainketa guztiak, zein ederrak diren garaipenaren 1000 aurpegiak.