
Aurreko urteko esperientziak eta errendimendua ikusita lasterketa luzeagoetan burubelarri sartzea pentsatu dugu,eta esigentziaz betetako baina ilusio ikaragarria egiten didan egutegi bat osatu dugu.
Aurtengo nobedade handiena bakarrik entrenatzetik prestatzaile batekin entrenatzera pasatu naizela da eta oraingoz esan dezakedana da oso gustura nabilela eta egindako testetan emaitza onak izan ditugula.
Hona hemen osasunak lagundu ezkero egingo ditudan lasterketak. Motzagoren bat edo beste ere egingo dut,baina entrenamendu gisa betiere.
APUKO LONG TRAIL/ Maiatzak 2

EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA/ Maiatzak 30
LAVAREDO ULTRATRAIL/ Ekainak 26
G2H/ Uztailak 10-11
CCC/ Abuztuak28
ULTRAPIRINEU/ Irailak 19 (Zozketa egiteko dago)