2013/03/31

SARA KORRIKA TRAIL

Gaur aste bete in neben Saran itten dan lasterketa hau, astia gogorra pasau neben gure txikina etorri zan eta lo gutxi in geben, gainera in geben apurrak lepoko min galanta itxi nostan.

Ilusino berezi batekin fan nitzan ordia Sara aldera sapatu gabian, alabatxo batek emuten dauen ilusino eta inddarrakin. Familixiakin afaldu ostian furgora fan eta 6 ordu segidan in nittun lo!! aste osuan ezin izan nittun ein.

Despertadoriak jo eta gora!!  goizeko seirak dia eta gosaltzera!! Animoso nau eta lo ondo indda. Ondo gosaldu eta beste apurtxo bat ohian egon eta gero dorsala hartzera, betiko moduan antolaketa oso ona Saran.

Dorsala hartu ostian jantzi eta berotzera!! Sensasino onak berotzerakuan! Fresko xamar dau baina zerua oskarbi! Eguraldi ederra!!

9:00 puntuan salidan nau jente asko urtero bezela 500 bat lagun eta irteeran lekua ittia zaila itten da. Eskopeta baten tiruak emuten xau hasiera lasterketiari, azkarra da hasiera beti bezela eta aurreraka noia lehenengo 20 posturaino gutxi gora behera. Erlojura begiratu eta lehenengo kma 3´40´´ .
5 pertosonako taldetxo baten oso eroso noia, konturatzen naiz euretako bat realeko " BOMBÄ" Aitor Lopez Rekarte dala, badakitt eta jakina da asko dabilela entrenaitten eta gogor dauela, horregatik taldetxuan jarraitzia pentsaitten dot. Goraka hasten gara eta gustora noia, taldean buru jarten naiz eta nere erritmua jartzen dot, km baten bakarrik geldittu naiz eta jendia pasatzen nabilela konturatu. Aldapa gora ondo noia eta oinezko tramu bat edo beste be ondo eta erritmo onian pasaitten dittut. 5kman  bistak begiratzeko denbora apur bat hartzen dot, ze paraje ikusten dan ... kostalde osua ikusten da... Benga Iokin aurrera!

7.kman dau lehenengo tontortxua hemen egongo dia familiaxakuak ondo noia eta euren animuak gustora hartzen dia. 11. noiala esaten dostai eta nere postuaz harrittuta gelditzen naiz.3kmko jaitsiera azkar baten ostian bat itten du nere atzetik tontorra in dauenak eta nere aurretik oiazen beste bik,laukote bat osatzen du eta batera faten gara ondorengo 4kmtan. Nahiko lauak dia,baina beti gorutza eta beste hiruren erritmua jarraitzia kosta itten xat. Apur bat atzian geratzen naiz, nahiz eta bistan dakoten hirurak. 17.km azken tontorra oin beheraka km batzuk eta lauan bebai.

VI. SARA KORRIKA TRAIL

Ondo noia jaisten baina  nekia somatzen hasten naiz azken km honeittan. Aurrekuak urrin xamar dauz eta atzetik ezta inor ikusten .Halako baten korrikalari bat ikusten dot aurretik eta pasau ahal dotela pentsaitten dot oso poliki doialako.
Azken 3 kmtan sartu aurretik pasau eta atzian isten dot, buff ya luze itten dabil lasterketia eta oin okerrena falta da azken bi kmtan asfaltua eta Sarako plazara  igotzeko aldapa infernal bat lasterketako azken metrotan.
Azkenian erlojura begiratu eta ondo aurreko urtian baino ixa 5 minutu hobeto eta azkenian 10. postua.
Irabazliari Oier Ariznabarretari zorionak emun familixakuan zorionak jaso eta dutxara pozik!
Dutxa ostian beste notizia on bat, bigarren Iker oliberik ein dau Antzuolan irabazi eben berdinak eta han 8 minutu atara nostan 14kmtan. Saran berriz 25kmtan denbora berdina atara dostela konturatzen naiz, ondo!

Ondiok helburu nagusirako bi hile inguru falta dia eta bide onetik goizela adierazten dau emaitza honek!!

 
ESKERRIKASKO ANIMUENGATIK FAMILI!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario