2013/04/18

MENDAROKO LASTERKETA

Oin bi asteko Altsasuko 3Mendizerretako mendi martxako metro erdiko elurraren ostian astia kilikolo pasau neben molestia batzuk ziala ta ez ziala baina mendaroko lasterketara fatia pentsau neben.

Mendaron elurra ez!!  25ºko  tenperaturia eta korrika itteko bero!!
M. LASTERKETA 2013
Lasterketia 10etan hastekua zan, nik beti bezela 3 ordu lenau gosaldu, bartulo danak preparau eta 3rok eta oinguan bai Mare,Lore eta ni han fan ginan Mendaro aldera. Aurretik ikusten zan inbieben beruak eragin haundixa eukiko ebela lasterketan eta goizian goizetik hasi nitzan gorputza ondo hidrataitten.Gatzak, ura ...

Mendarora allau eta han euen beti bezala nere ekipua nere zain! Neretzako hain inportantiak izaten dabitzenak.Eurak badakixei zeintzuk dian.Beti animuak emun eta laguntzeko prest!



Dorsala hartu lagunekin berriketa batzuk in eta berotzera!!!

Sentsazinuak onak dia aste barruko molestiak eta gero,  motibauta noia irteerara.

Beti bezela nahiz eta berako lasterketa egon korrikalari dexente juntau gara 150en bat eta izen inportante batzuk bebai.

 Ondiok tenperatura ezta altua eta nahiko gustora nau! 10ak  Irteera!!




Lehenengo kma azkar beti bezela, eztakit ritmua ,gaur erloju barik urtetia pentsau dot eta. Asfaltoko tramotxo baten ostian azkar sartzen gara porlan bide baten aldapa gora eta handik gutxira mendi bidian.Lehenengo 6kmak aldapa gora dia eta prisa barik nere erritmua hartzen dot,badakit lasterketako 2. zatixa oso gogorra itten dala eta teknikuaua izatian neri hobeto faten xatela.
Anoa postu danetan hartzen dot ura eta gustora noia aldapa gora beste korrikalari gazte batekin, argazkiko Joseba Urbano gaztiakin.

6tik 7.kmra llaneau ta gero 5kmko jaitsiera azkarra, ezta teknikua baina gustora noia berutza.Korrikalarin bat pasau eta Joseba atzian geratzen da, 12.km anoa postua eta hemen dau nere ekipua animatzen, Mare bebai!!

 Ura, eta gatz mineralak edan eta gel bat bebai lasterketian erdira allau gara eta bigarren partia gogorra izango da.

Aurrian 3-4 kmko aldapa gogorra oinezko hainbat tramukin, ondo noia eta hainbat korrikalari ikusten da aurrian, beruak bere lana itten dau eta jentia gaizki doia!

Tontorra in eta terreno "rompepiernasa " hasten da, teknikua gainera ondo!! goazen!! Ikusliak aurrekuak oso gertu dakotela esaten doste eta top ten barruan noiala jakitten dot azken 8kmak ittera noiala.

Gero eta hurbilau dauz eta 4km faltan dauen aldapa oso gogor baten pasaitten dot beste bat!!  Ze politta bigarren zatixa karrerakua!! azken 4 kmak aldapa behera oso polittak ,asfaltoko km1 kenduta!!


Azken kman Iñigo Lariz pasau eta helmugan sartzen naiz inddako lasterketiaz oso gustora. Bera be beruatik jodiuta eta normala da ze negu osua elurretan pasaitten dau!!

Eztakit ze denbora eta ze postu inddoten!!  Baina sentsazinuekin oso gustora, beruakin ondo aguantau dot eta babarik eztakot!! Gainera aste barruko molestiak ahaztuta dauz ya!!



Dutxa beruan ostian bazkaitxua kon el ekipo eta etxera siestara!! Oso gustora!!  Apirilak 28 ARRATZURA!!!

ESKERRIKASKO  aitta, jaio,ima, aitzi eta nere bi printzesairi!! Beti hor zauzeilako!! Muxuak Lore eta Mareri!!



2 comentarios:

  1. Respuestas
    1. Q pasa fiera!!! La cosa va bien!! Proxima Arratzu y luego mis dos retos de la tenporada...
      Aizkorri y luego G2H. Vamos vamos!! Egurre!!
      Me alegro q leas el blog!!

      Eliminar