2013/04/29

ARRATZU URDAIBAI 2013


Mendaroko lasterketaren ondoren, 10 egun gogor in neben entrenaitten. Km ugari eta desnibel dexentekin, eguraldi onak aprobetxauta. Gustora mendixan.
Pasa dan ostiralian 2 eguneko deskantsua eta gero arratzu aldera fan ginan ARRATZU URDAIBAI LASTERKETAN parte hartzera.Aurten,  La Sportiva Gore-Tex Mountain Running Cup an barruan dau arratzuko lasterketia eta internazionala izatian maila oso ona egongo dala aurreikusten da. Valetudo taldia, sportiva taldia hainbat eta hainbat izen garrantzitsu egongo dia irteeran. Izen batzuk esatearren: Zinka, Daniele Cappelletti, Miguel Caballero, Jessed Hernandez, Gyorgy Istvan, Imanol Goñi, Oier Ariznabarreta etab. luze bat. Kartel de lujo, Euskal lasterketa batentzako!!


perfil
30KM  ETA 2000M D+



Ostirala 26, hartu bartulo danak erropa ugari eguraldi txarra emunda dau ta, eta han goiaz hirurok furguan Laga aldera han lo itteko asmua daku eta. Leku zoragarrixa lagako hondartza bere haitz zorrotz eta ogoño mendixakin. Udan bete beteta egoten da baina udaberri, udazken eta neguan lasaittasuna da nagusi urdaibaiko txoko polit honetan, gainera furgonetan lo itteko arazorik eztau.
Ilunabarra ikusteko leku paregabia! Gaur haizia dau eta itsasua ikusgarri!!
 Pasiotxo bat eta afaittera!!

Afaldu ostian lotara bixar goiz jaiki bida eta.
Apirilak 27. Despertadore barik jaiki naiz gaur, Mare be lasterketarako gogoz dauela emuten dau eta azkar jaiki erain dosku. Gosaldu eta han fan gara Arratzu aldera, aterri dau baina zeruak eztako itxura onik, aber eusten xauen...

Dorsala hartu, ekipokuakin egon, familixakuakin azken kontuak aipatu, aldatu eta berotzera.Aterri dau eta eztau hainbeste hotz.GOAZEN GOAZEN!!!

9:30 neskek irteera hartzen daue!!  5 minutu beranduau gure txanda!!  Bocinazo eta bagoiaz!! Buff  lehenengo 8kmak azkarrak dia gora eta behera sendatxotatik eta basotatik barrena, zoragarrixak lehenengo 8km honeik asfaltuan 200m besterik ez... Kosta itten xat nere erritmua hartzeia hankak pisutsu sentitten dittut eta buruai bueltak emuten hasten naiz; azken 10 egunetan bolumena sartu dot entrenotan eta notau itten da... kauen!! Bueno lasaittu eta "hau luzia da pentsaitten dot" bajaitten ondo noia beti bezela baina gorutza kosta itten xat....  Bnga iokin bnga ba!!




8km eta gero lehenengo aldapa gogorra Ereñozar ermitara igoeria, sekulakua oso politta... Gradu 1eko pason bat bebai bertikala!!
HAU BAI MENDI LASTERKETIA!!!!  pentsaitten dot neretako!! nere sensasinuakin gustora ez baina bestela izugarri gustora noia!! Goazen bnga Iokin disfrutaittea!!! Momentu horretan kriston txingor zaparradia!!!  Dana zuri!!    Ermitan TOP!!!  Benga  oin bai goazen!!!




 Beherutza jaitsiera oso ona itten dot jendia aurreratuz, oin iluntzarreraino terrenua teknikua da eta emuten dau hankak be hobeto dakotela edo eztakit emozinuatik o ze baina hobeto noia!!  10etik 15era nere erritmua hartu eta oin bai!! aurrerantz noia!!Maite Maiora pasaitten dot   (Zelan dabilen aurten... bufff!! kontuz beakin zegaman... bukaeran errekorra markatu eben 3h eta 11m ko denboriaz, aurreko urteko Ohianana baino 4 minutu hobeto)   eta mutil taldetxo bat doia bere aurrian!!Iluntzar nahiko ondo igoten dot sensasinuak hobiak dia eta gorputza gero eta hobeto!!Taldetxo horretan bi geratu gara bakarrik bestiak atzian geratu dia .Iluntzar ondo bajaitten dot eta 21.anoa postura ondo allaitten naiz. Hemen dauz Aitta,Lore eta Mare!! ondo noiala esaten dostai !!  ni erloju barik eta auskalo ze postutan baina gustora eta segitteko gogoz, gel bat, ura platano zatitxo bat eta benga!! azken igoerarako trantsizinua!!
Bakarrik geratu naiz, bestia  100m aurrerau doia , ikusi itten dot eta erreferentzia moduan erabiltzen dot. Mikel Idirin sestaokua pasaitten dot ... lasterketia bere lana itten dabil eta aurrian jentia pott itten hasten da!!

Azken malda 2km inguru eta gero dana behera!! Bnga aupa! Gogorra itten da baina ondo noia.Beste bat pasaitten dot , hau la sportivakua, bnga bnga !! Azken 5kmak dana behera !! Bnga dana emutera!!
Ondo noia baina halako baten tripa aldian eskuma aldian mina sentitten dot barian antzerako mina da, kristona eta erritmua bajau erain itten dost.KAUEN DIOS!!  Oin ezzz!!  Atzera begiratu eta eztator inor... bueno nere postua ez galtzera joatia erabakitzen dot nere gorputza larrei ez forzaitteko!!  Asfaltua 500m yasta!! Helmugan!! Azkenian 3h eta segundu batzuk oin dala 2 urte baino 20 minutu hobeto.
Lore eta aitta metan eta 21. in dotela esaten dostei. Hasieran, asko pentsaitten xat baina gero sailkapena ikusi dotenian eta aurretik ze izen dauzen ikustian, nere lekuan bukatu dotela konturatzen naiz. Gustora geratzen naiz denbora eta sailkapenakin sensasinuak ezbaitia onenak izan.

Argi dau gogor entrenau eta ondo deskantsau barik ezin dala lasterketa onena urten, baina horregatik jartzen dia helburuak eta beste lasterketa batzuk sakrifikau inbidia horretarako.

ARRATZUN MODUKO MENDI LASTERKETA GEHIXAU EHXAN!!
MENDI MENDIKO  IBILBIDIAK ETA PISTA ETA ASFALTO GUTXIU!!!

ZEGAMA HORTXE DAU ETA ONDO GABITZ LANIAN!!







No hay comentarios:

Publicar un comentario