2013/05/27

ESKERRIKASKO ESKERRIKASKO ETA TXOKOLATEA!!!

Aste guztia pasa dugu zerura begira, azkenean Aizpuruk eguraldi ona enkargatu eta paregabea atera da. Lore, Mare eta hirurok seiak aldera jaiki gosaldu eta bartulo guztiekin han joan gara Zegamara egun on bat pasatzeko asmoz. Astea nahiko urduri pasa dut eztakit zergatik...  beharbada sekula baino hobeto egonda  ondo egiteko gogoz nire  burua gehiegi presionatu dut, eztakit...

Iritsi eta dorsala hartu ondoren betiko lagunekin hitzegiten egon gara.Barre algarak eta ibilbideko txokolatea eta eguraldiari buruzko komentarioak. Bai txokolatea egongo da ibilbidean bai baina merengerik gabe elurrik gabe, atzoko futbol partiduan bezalaxe, merengerik ez. Zenbat poztu nintzen Barça eta Madrid kanpoan geratu zirenean... Ederra atzoko finala!
Berriketak amaituta , aldatu eta berotzera, presaka ... jantzi, dorsala kamisetan jarri, txipa jarri... ia berotzeko astirik ez dut izan.

8:50 irteerara. Aurreskua , musika... kanpaiak eta bagoaz!!!

Erritmoa hartu eta banoa !nahiko gustura noa, denbora erreferentziak garbi dauzkat eta lasai atera naiz, atzetik aurrerako lasterketa egiteko asmoz. Otzaurtera bidean nire inguruan ibiltzen den

Oier Otzaurten1goa. Ke krak Oier!!
jendearekin noa eta horregatik lasai noa.40 minutuan iritsi naiz otzaurtera aurreko urtean baino minutu bat gutxiago,Emilirekin noa, honek Ohiana atzean utzi du.Otzaurteko igoeratxoa jendez lepo!!  im- presionante, Eskerrikasko eta txokolatea, bai lokatza ere ugari.Atabarretara bidean ez noa oso eroso baina denboraz ondo noa eta aurrera egiten dut.Atabarretan aurreko urtean baino minutu bat gehiago tarte hau bi minutu okerrago... Emilirekin noa!! baina hemendik aurrera kitto !! basoan sartu eta nere terrenoan ez noa ondo... patoso, nekatuta bezela,astun... baina benga emango diot buelta pentsatzen dut nire barrurako.Aratzerako igoeran ere ez noa ondo eta iskioak amagoka ditut jadanik... ez dut sinisten. Burua bueltaka...!

 Aratzen tontorra egiten dut aurreko urtean baino 5minutu okerrago eta sentsazioak oso txarrak...beherantza hasi eta geratu egin behar dut iskotibialak gora doazelako!! ez dut sinisten... egin ditudan km pilaren ondoren, egindako lasterketa onen ondoren hau?? 16. kman iskioak igo??  ezin liteke pentsatzen dut.

Zela edo ala sancti spiritura iristen naiz eta Lore arduratuta dago... zer gertatzen zaidan galdetzen dit, eta nik ez noala, kalanbreak ditudala 15.kmtik eta ez noala batere gustora... erlojura begiratu eta aurreko urtean baino 6minutu okerrago puntu honetan baina okerrena ezta denbora, sentsazioak dira.Uztekotan nago.Berak animatu eta amaitzeko esaten dit, disfrutatzeko jendearekin eta bizipen desberdin eta berriak bizitzeko! Konbentzitu egin nau eta aurrera noa!

Sancti spirituko pasilloa inkreible!!  poliki hartzen dut aizkorrirako igoera.Desmotibatuta noa total! konpetitzeko gogo gabe, gorputza estutzeko gogo gabe, jende pila batek pasatzen dit honek eragiten didan desmotibazioa handiagoa da oraindik...txokolate pixkat dago baina merengerik ez! ez dago ia elurrik bota dituenak bota eta gero.

 Aizkorrira iristen naiz. Izugarria bertako giroa, izugarria!! Ezagunek zer gertatzen zaidan galdetzen didate eta nik ... ez dela nire eguna ... kalambreak , gorputz txarra, desmotibazioa, pena... sentimendu ugari momento hauetan... disfrutatzeko esaten didate baina nik ezin dut disfrutatu eta dagoen jendetzarekin!!..Sentimendu kontrajarriak ditut disfrutatzeko gogoz nago baina ezin dut!!!

Aitta dago tontorrean! berriz esplikazio guztiak eman eta honek ere lasai bukatzeko eta DISFRUTATZEKO!!

Makina bat aldiz egin izan dut kresterioa korrika txikian... gaur ezin dut!! inpotentzia!!! iskioak berriz gora... pausoan noa eta hanka lar igo gabe!! ezin dut sinistu...Irauletik arbelarrerako jaitsieran "el ipurdiko" derrigor hartu ostean Oier Ariznabarretarekin elkartu naiz!! Zer moduz doan galdetu eta nire antzera doa... biok batera bukatuko ahal dugun galdetzen dit eta nik baietz! ni ere ez noa batere ondo muskularki.

Izeba eta Aitziber arbelarren agurtu ostean oierrekin egiten dut oltzako buelta guztia berriketa baten eta bere abenturak kontatzen... otzaurten lehena pasatu den galdetu ta berak baietz! nik porra asmatu dudala esaten diot orduan... jjajajaj barreak!! Berriketan gustora noa eta korrikan goaz eta gaur gorputza nola daukadan kontuan hartuta ez da gutxi!



Urbiara iritsi gara, anoa postuan Aitor Lopez Rekarte ikusi dugu sudadera jantzita eta amore emanda...muskularki bera ere oso txarto dago! Animatu egiten dugu eta gurekin amaitzera konbentzitzen dugu. Hirurok goaz andraitzerako azken aldapan...bertan kuadrillakoak ditut itxoiten, izugarri animatzen naute, baina gaur huts egin dut, beraiek behingoagatik juerga alde batera utzi eta ni ikustera etorri dira baina ez dute nire egun onena aukeratu bai ordea ibilbide eta lasterketa ederrena, MENDI MENDIKO LASTERKETA GEHIAGO!!! Agur esan eta berriz Atziber eta izeba hortxe dauzkat laguntzeko prest!! Andraitzeko lepoan jende pilla!!ezagun asko oñatiar asko!! Txokolatero asko!! Aitor eta Oier pixkat aurreratu egin zaizkit, lagunekin hitz egiten gelditu naiz eta,bakarrik noa azken 12km ak egitera.

Beherantza hasi eta txokolatea puff zenbat lokatza dagoen!! Aurretik pasa ditudanak pasa eta orain gainera tripako mina hasi zait, proba bukaeretan aldapa behera noiz edo noiz gertatu izan zaidan gauza da, gaur hori ere pasatu behar, dena gaizki ateratzen ari zait gaur... gelditu,  makurtu, berriz korrika... Benga goazen!! Txokolatea eta txokolate gehiago!! banoa beherantza erritmo baxu batean baina konstante noa. Azken 8kmtan laguntzeko nire lehengusua dago itxaroten,berandu nator baina berdin berdin animatzen dit eta biok goaz beherantza.Azken zazpi kmtan sartu eta Oier eta Aitor harrapatu ditugu, nola doazen galdetu eta Aitor gaizki doa. Oierrek aurrera joateko esaten dit eta bai aurrera egiten dut nire lengusuarekin batera. Aurreko urtean baino gutxiago sufritzen dut azken km hauetan baina poza ere ez da berdina.

Azken kma, lengusuak utzi nau,Eskerrikasko Mikel!! agur esan eta zegamako kaleetan barrena noa! Izugarriak dira azken metroak beti!! Lehenengoa etorri 100.a izan edo azkena izan jendeak berdin berdin animatzen ditu partaide guztiak!! Txapo!!

Anoa postura joan eta txokolate gehiago... Ze txokolatezko palmerak!! izugarri onak!! 2 edo 3 jan ditut!! Aurreko urtean baino hobeto nago pentsatzen dut...( aurreko urtean hospitalerako bidean nengoen ordu horretarako eta!)

Dutxatu, txokolatezko beste palmera bat jan, masajea hartu eta familiarekin zerbait jan eta beraien aholkuak entzutera.

ESKERRIKASKO ETA TXOKOLATEA!!


Bai Bai Eskerrikasko animoak ematen egon zareten guztioi,Eskerrikasko pasa eta animatu didazuen lagun korrikalari guztioi, Eskerrikasko familia beti hor zaudetelako, Eskerrikasko lagun eta ezagunei,Eskerrikasko peña (ez duzue egun onena aukeratu ni ikustera joateko sentitzen dut)Eskerrikasko inskribatuen lista hartu eta gure izenarekin animatu gaituzuen guztioi, Eskerrikasko Aizpuru horrelako eguraldia enkargatzeagatik ,Eskerrikasko Zegama horrelako lasterketa bat posible egiteagatik.

Eta Eskerrikasko bereziki Lore eta Mareri zuegatik ez bazen gaur ez nintzen santi spiritutik pasako,  bizipenak bizitzera animatu didazuelako, gaurko jendetzak merezi zuen!!Muxu bat denoiii!!

1 comentario:

  1. Aurtenguak gazigozuak izan arren sentzaziuak esperientzia hori ez dotzu inork kenduko!!! Hurrengo urtian geixau eta hobeto, zuk badakizu ahal dala eta!! Eta orduan egon lekie gurozun txokolate eta merengue, zue eguna borobila izango dala!! Animo Ioko!!!!

    ResponderEliminar