2013/05/22

ALLAU DIA AZKEN EGUNAK - Lore -

Gaur bueltatxo bat ematera atera naiz neu bakarrik, berriz martxan hasteko gogo haundixakin nao baina ondiokan ezin dot nahiko nuken besteko esfortzua eiñ. Azkeneko bi hilabetietako pasiuak asfaltuan izan dia, baina gaur, aspaldiko partez, lokatzaran ibili naiz momentu motz baina pozgarri baten. Gure etxera igotzeko bidetxur bat daola esan zostan Iokinek eta gaur bertatik pasatzia erabaki dot. Ez dot egun onena aukeratu, eurixa goittik behera da eta, baina zela disfrutau doten 200 metro horrek!



 Lokatzetan nindoiala domekako karreran pentsatzen hasi naiz; eguraldixa, ibilibidian egoeria, ikuslian animuak... bakarrik pentsatziakin oilo-ipurdixa jartzen jat eta hori nik ez dotela parte hartuko Zegama-Aizkorri lasterketa berezi horretan! Iokinek bai!


 
 
Mare eta bixok han egongo ga, bueno, gu bakarrik ez, familixa erdi mobilizauta dao eta. Egunero-egunero euskalmeteko web gunia begiratzen dou domekan ze eguraldi eingo daben jakiteko eta egunero aldatzen da iragarpena. Atzo gabeko Gaur Egun eta gero eguraldixa ikusi giñuan eta domekan euri asko ez dala espero esan zeban Aizpuruk, a ze poza marraztu zan Iokinen aurpegixan. Bera gustora ibiltzen dan egoeria emango da: astian eurixa eta karreria baino pare bat egun lehenau aterri.


Eguraldixa nahiko dexentia izanez gero Mare Sancti Spiritun egongo da aittatxoi animuak ematen eta ematen dabenez posible izango da.



Domekara begira nere partetik esan ahal jaten gauza bakarra da ANIMO! Desiautako eguna allau da eta disfrutaizu!


 
AUPA IOKIN! ANIMO AITTATXO!
 
 
 
 
 

1 comentario:

  1. Benetan unkigarrixa Lore! Donosti aldetik be ANIMO POTOLO-POTOLUAK! Eta Lore lasai laister ailauko zatzu lokatzara artian ibiltteko eguna! Patxo bat hirukote!

    ResponderEliminar