2013/05/14

FOIE PLANTXAN MANGO ETA SAGARRAREKIN

Foie plantxan mango eta sagarrarekin, bai izugarri gustatzen zaizkit zapore gazigozoa duten errezetak bai.
'Foie' a la plancha con mango y manzana


Asko zuen buruei galdezka ibiliko zarete ea zertara datorren hau ... ea blogez nahastu zareten edo sukaldaritza blog baten sartu zareten, baina ez.

Hauxe izan da azken asteburu honetako lasterketan denboraldiko lasterketa txarrena egin eta podiuma lortu ostean gelditu zaidan sentsazioa GAZIGOZOA, baina zapore GAZIGOZO hau ez dut foierena bezain gustoko.

Horrela ba maiatzak 10 ostirala nere bi printzesak eta ni errepidean jarri ginen asteburu bikain bat pasatzeko asmoz.Guretzat mendi lasterketak ez dira lasterketa soilak; txoko berriak ezagutu , abentura berriak bizi eta lagun berriak egiteko aitzaki perfektua dira eta bizitzeko era bat ere bai. Bikain pasatu genituen ostirala eta larunbateko egunak Otxagabia inguruko txokoetan, larunbat
arratsalderako lasterketa egingo zen Irabiako urtegi ondoko iratiko etxeetara hurbildu ginen bertan lo egiteko asmoz. Gaua ezin da bertan igaro normalean baina larunbateko eguna salbuespena izan zen lasterketaren aitzakitan.

Arratsaldean bertan zirkuituko hainbat txoko ikusteko aukera izan genuen.



Txoko eta inguru bikaina mendi lasterketa baterako.

Horrela iritsi zen igandea ere, beti bezela lasterketa baino 3 ordu lehenago esnatu eta gosaldu nuen.Gu bezela bertan lotan geratutako korrikalari andana zegoen eta giro bikaina , lasterkari ezagunak ere bai horietako bat "el inkonbustible" Mikel Legarreta Aizkorriko edizio guztietan egon den urnietarra, lasterketa bikaina egin eta gustora zegoen bukaeran.

Goizeko 10ak irteera ordua eta ondo berotu ostean hotz egiten baitzuen gogoz nengoen ia etxafuegoak noiz eztanda egin.Pummm!!!!!!

Bagoaz!!!, hasiera hasieratik aurrean ikusi dut nere burua eta ez nago ohitua, baina gustora noa lehenengo kmetan.Berehala 5 bat korrikalari gelditu gara aurrealdean eta momentu ona iruditu zait burua hartu eta pixkat estutzeko, bik bakarrik eutsi dute nire erritmoa baina konturatu naiz niretzat ere azkarregia zela, pixkat berandu konturatu... aldapa gogor bat hasi bezain laster biek atzean utzi naute...
"Cosas que pasan"... 8.kman bakarrik noa eta aurrekoak 30s ingurura. Nere erritmoa hartu nahian noa baina ezin... ezin naiz errekuperatu eta gantxoarekin noa denbora guztian! Aldapa gora ez noa gustora, oinezko tramua... bnga Iokin orain bai! ezta azkarregi noa edo eztakit baina pufff!! ezin errekuperatu... 13.kman dagoen tontorra egin eta bertan aitak esaten dit nahiko urruti daudela lehenengoak eta lasai joateko minik hartu gabe aizkorri bertan dagoela eta...  Baina nik ez dut amore eman nahi, eta gainera jaitsiera da nire armarik onena eta banoa!!

Alferrik!!  Beheraka ere gaur ez noa batere gustora!! Burua bueltaka... atzean inor... aurrean inor... Lasterketa ia guztia bakarrik eta erreferentzia gabe egiten ari naiz, eta oraindik ere nire erritmoa ezin hartuta noa, itota bezela!!  14km, 15, 16... Km guztiak markatuta daude eta eternoa egiten ari zait!!
Atzetik inor ez daukat...  aurrean inor eztaukat... eta nere buruari galdetzen diot zertan ari naiz itotzen 3. postuarekin gozatzen egon beharrean?? 19. kman ia guztiz geratu eta erritmoa izugarri jaitsi dut ia errekuperatu eta pixkat gozatzen dudan. Azken bi km hauek ere nahiko teknikoak dira eta pixkat gozatzen dut bukaeran eta helmugaratzean baina ez nago batere gustora egindako lasterketarekin.


Sentsazio GAZIGOZOA daukat, zapore GAZIGOZOA, eta hau ez da foierena bezain ona...




ESKERRIKASKO AITTA, AITZI ETA MARERI BETI HOR ZAUDETELAKO BAINA BEREZIKI LORERI LASTERKETAKO GAUZA ONAK IKUSARAZTEN DIZKIDAZULAKO ETA BETI LAGUNTZEKO PREST ZAUDELAKO!!!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario