2013/06/18

TABULA RASATIK GARAIPENERA

"Tabula Rasa" Aristotelesek erabilitako hitzak dira.

 Filosofian, tabula rasak, gizakia  adimen hutsarekin jaiotzen den tesiari  deritzo , hau da,inongo gaitasunik gabe, honela bere ezagutza eta trebetasun  guztiak  bere pertzepzio sentsorialetatik eta esperientzietatik jasotzen dituelarik.

Horrela hasi nintzen orain dela 5 bat urte kirol honetan "Tabula Rasa", futbolarekin pixkat nazkatuta eta Aloñako igoerak zirikatuta, kirol hau probatu nuen, mendia izugarri gustatu izan zaidalako beti eta konpetizioak eragiten didan betetasunak bultzatuta.
 Guztiz maitemindu ninduen, erraietaraino, mendian korrika egitean bizitzen eta sentitzen nituen esperientzia oro hain ederrak izan ziren hasiera haietan eta orain ,zein bost urte hauetan ez dut beste kirolik egiteko tentaziorik izan, guztiz asebetetzen nauen kirola da eta lasterketa eta entrenamendu bakoitzean balore desberdinak ikasten ditudan kirola. Esan dezaket kirol honek pertsona bezela hezten lagundu didala, inolako zalantzarik gabe.

Bost urte hauetan lan asko egin dut, egunero ikasi izan ditut gauzak nigatik eta besteengatik,horrela urtetik urtera nire emaitzak eta gaitasunak  hobetzen joan dira eta azkenean iritsi da bai iritsi da!! LEHENENGOA IZAN NAIZ!! Garaipenak izan ditut, niretzat beti lehenengoak ez baitu irabazten, norberak bere buruarekin izaten dituen borroketan izandakoak dira kirol honetan garaipenik ederrenak. Lasterketa batean lahenengoak errekorra ez duenean egiten edo lasterketa txarra eginda irabazten duenean ez da irabazle sentitzen, azkenak bere burua garaitu eta horrela disfrutatzea bai dela garaipen ederra!!

 Hori ondo ikasita asko disfrutatu nuen Bedouseko nere garaipenarekin, lehenengoa izan nintzen eta gainera nere buruari erakutsi nion hainbeste km eta hainbeste aldapa gogor  korri egin ditzakedala, hori gutxi balitz hainbeste lagundu didatenen aurpegi alaiak eta pozez beteak ikustea izugarria izan zen. HAU BAI GARAIPENA!!!



Zegama aizkorriren ondoren programatuta daukadan 2. lasterketa izan da Montan Aspe Trail. Frantziako Bedous herrian ospatutako lasterketa gogor honek 50km eta 3400MD+ ditu. Nocitokoan suerte txarra eduki ostean garbi neukan lasaiago hasi eta jokatu behar nuela, han urduritu eta erritmotik aterata ibili nintzelako eta hori lasterketa amaieran ordaindu nuelako.

Bedouseko plazan goizeko 7:00ak!! 50km aurretik 100 korrikalari inguru eta pummm!!!  bagoaz!! Ez dago bero haundirik, lainoa sartuta dago eta goietan fresko aitzakiarik gabeko eguraldia!!
Lehenengo 2 kmak lauak dira, 15. postu inguruan noa lasai oso lasai...lehenengo aldapa 10-11 kmtakoa da eta lasai hasi nahi dut. Aldapa gora hasi bezain laster aurreko jendea sufritzen ikusten dut eta nik nere erritmoa hartu eta postuak aurreratzen ditut. Baina ez dut azkarregi aurreko taldetxora heldu nahi, progresiboki aurrera noa mendian gora eta baita postuetan ere.

8.km inguruan aurreko 3 korrikalariekin bat egin dut baina ez dut aurrera egiten, oinez hasten garenean ikusten dut goraka beraiek baino hobeto noala horregatik 3.jarri eta txirrindularitzan esaten den moduan gurpila txupatzen noa gustora eta oso eroso.Besteen arnasestuak nireak baino estuagoak dira baina zuhur jokatu nahi dut gaur. 20.kmarte gutxienez beraiekin heltzea pentsatzen dut, gero ere km asko baitaude korrika egiteko. 12.km inguruan tontorra egin eta beheraka hasten gara 3 korrikalari, beste bat oso gertu dator metro batzuk atzerago.

 Beheraka hasi eta oso oso astiro goazela iruditzen zait baina hala ere nire burua eutsis ez dut aurrera egiten. Leku teknikoago baten ordea eta nahi gabe lehenengo postua hartu dut, metro batzuk hartuz. Oso astiro goaz eta ez noa gorputza behartzen, orduan lehenengo jarraitzea pentsatzen dut erritmo berdinean, nire harridurarako beste metro batzuk hartzen ditut eta gero beste batzuk... ia nahi gabe minutu inguruko aldea hartu dut eta herrira hurbiltzen ari naiz.20.kma herrian dago, berriz pasako gara Bedousetik. Herriko plazara iritsi naiz bakarrik, Lore dago nire zain eta harritu egin da, ia ondo noan galdetzen dit eta asko falta dela. Nik lasai egoteko oso astiro jaitsi naizela eta oso ondo nagoela... loreri muxu eman eta banoa 6kmko igoera oso gogorra aurretik. Nahiko denbora eman dut anoa postuan eta atzekoei 2 minutu inguru ateratzen dizkiet.

Igoera gogorra egiten da baina ondo noa pixkat estutzea erabakitzen dut abantaila handiagoa hartu eta  lasaiago joateko . Atzera begiratzen dut eta ez dator inor, honek animatu egiten nau eta eskuak belaunetan jarrita gustora noa, tontorrera iritsi naiz bertan aitak eta aitzik erreferentzia berriak ematen dizkidate,10 minutu esaten didate !! lasai joatea nahi dute arinegi ez joatea  baina ez da horrela , 5 minutu esaten didate pixkat beherago dagoen anoa postuan.
 Igoerako azken metrotan pixkat sufrituta jaitsieran ondo errekuperatzea pentsatu dut, lasai noa aldapa behera...  Zintarik ez!!!!!!!   Mekauen diosssss!!!  Berriro ezzzzzz!!!!
50m atzera egin eta bidea!!!  ufffff!!!! Eskerrak!!    Orduan esaten diot nere buruari , gaur bai Iokin gaur bai!!!!!! Benga benga!!!

20km inguru ditut aurretik eta nahiko ondo noa. Azken aldapararte bidea nahiko eramangarria da baina gora behera asko daudenez eta erritmoa aldatu behar denez aldioro gogorra egiten zait. 7km inguru dira gorabehera eta erritmoa ezin hartu noa, Benga Iokin Benga!! nire burua animatzen saiatzen naiz, badakit azken aldapa igo eta 8-9 km inguru beheraka direla eta.

Azken aldapara heldu naiz, aaah!! ez daukat erreferentziarik... oinez, korrika,... aaah! erritmoa ezin hartu!! Goazen Goazen!!! Halako batean norbait dator atzetik!! azkar dator korrika txikian!! Postura hori ezagutzen dut... Aupa Jokin!!! ohiukatzen dut, bai bai Jokin Lizeaga da Eukal Selekziokoa eta niretzat erreferentzietako bat kirol honetan... 30kmko lasterketan aurrena doa eta niri ere ziztu bizian pasatzen dit. Aurretik ordea eta kirol honek duen edertasunari lotuta... Bi hitz egiten ditugu... ia nola noan, ia gelik dudan...??   nik baietz eta ia bigarrena zenbatera daukadan galdetzen diot. 10 minutu ingurura doala eta regulatzen badut errez helduko naizela!!! Agur esan eta badoa!!  Nik "dicho y echo"! erritmoa jaisten dut pixkat gora ondo iristeko. Azken anoa postua eta beherantza!! 

 Bai bai badakit lehenengoa izango naizela eta orain disfrutatzea tokatzen da. Berdin zait denbora!! Gorputza muskularki bikain daukat! korrika ederki egin dezaket eta 46.kma da!!!  Lasterketa motzagoko korrikalariak pasatzen ditut eta animatu egiten ditut!! Beraiek txalo egiten didate!! Herri txikietatik igaro eta jendeak...  Course noire, super super!!! Azken kmak ederrak dira!! Azken metroak eta han daude bai han daude berriz Aitta, Aitzi,Lore eta Mare!! Izugarria!! Helmugan sartu eta denok gaude pozik!!  Gaur bai !!!  


 HAU BAI GARAIPENAAA!!!



PD: Barkatu txaparengatik.Ezin izan dut lasterketako argazkirik lortu. Norbaitek informazioa nahi baldin badu.http://montanaspe.jimdo.com/


1 comentario:

  1. Txapia? Ez ta pentzaube! Ederra benetan, ondo metezitako garaipena!! ZORIONAK BIHOTZ-BIHOTZETIK!! Buruakin lortutako garaipena hainbeste min emun dotzun buru horrekin lortutakoa. Zure buruan kofiantza pittin bat haber hartzen dozun eta korrika ittiakin disfrutau eta hastu burukominak! AUPA TTIKI!!! ZORIONAK!! PATXO BAT!!

    ResponderEliminar